Anne Tyler

Anne Tyler (Minneapolis, Minnesota, AEB, 1941) estatubatuar eleberrigilea da. Oso ezaguna Estatu Batuetako erdi mailako klaseko familia-bizitzaren deskripzio zorrotzak egin izan dituelako. Tylerren pertsonaia gehienak eguneroko bizitzako arazoei aurre egin behar dieten pertsona arruntak dira.

Anne Tyler
Bizitza
JaiotzaMinneapolis, 1941eko urriaren 25a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBaltimore
Hezkuntza
HeziketaDuke Unibertsitatea Artean graduatu
Columbia Unibertsitatea
Needham B. Broughton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, ipuingilea, haur literatura idazlea, liburuzaina eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Phi Beta Kappa Elkartea

annetyler.com
IMDB: nm0878773 Facebook: AnneTylerAuthor Edit the value on Wikidata

Biografia

Anne Tyler Minneapolisen jaio zen, baina askotan aldatu ziren etxez, harik eta, berak zazpi urte zituela, kuakero-komuna batean bizitzen gelditu ziren arte. 1952an Raleighera joan ziren bizitzera, Ipar Carolinara. Duke Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Reynolds Price eleberrigilearekin, besteak beste. 1961ean lortu zuen lizentzia, eta 1963an Taghi Mohammed Modarressi irandar jatorriko eleberrigile eta psikiatrarekin ezkondu zen, eta Montrealgo McGill Unibertsitatera joan zen harekin batera. Han idatzi zuen bere lehenengo eleberria: If Morning Ever Comes) (1964, "Egunsentia iristen bada"). 1967an Baltimorera joan ziren bizitzera, eta Tyler buru-belarri idazten hasi zen.

Anne Tylerren eleberriak Ipar Carolinako nekazari-giroko herrietan edota Baltimoreko hirian kokatuta daude gehienak. Bere seigarren eleberriarekin lortu zuen ospea eta kritikaren onespena: Searching for Caleb (1976, "Caleb-en bila"), Baltimoreko familia bateko lau belaunaldiren kontakizuna, gizabanakoaren beharrak arakatzeko aitzakia gisa erabilia. Bere hamargarren eleberriak ere izugarrizko arrakasta izan zuen: The Accidental Tourist (1985, "Ustekabeko turista", Lawrance Kasdanek zinemara eramana) bere semearen bat-bateko heriotzari aurre egiten ikasten duen gizon baten historia.

Breathing Lessons (1988, "Arnas ariketak") beren bizitza itxuraz hutsala beren gain hartzen saiatzen diren senar-emaztegai batzuen historia da, eta eleberri horrekin Pulitzer saria irabazi zuen 1989an.

Beste zenbait lan aipagarri: Celestial Navigation (1974, "Zeruko nabigazioa"); Morgan's Passing (1980, "Morganen igarotzea"); Saint Maybe (1991, "Ia santu bat"); Ladder of Years (1995, "Urteen eskailera"); Digging to America (2006); Noah's Compass (2010).

Kanpo estekak

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.