Anne Seymour Damer
Anne Seymour Damer, jaiotzez Anee Conway (1749ko azaroaren 8a - 1828ko maiatzaren 28a) ingeles eskultorea izan zen. [1]
Anne Seymour Damer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevenoaks (en) , 1748ko azaroaren 8a |
Herrialdea | Ingalaterra |
Heriotza | Londres, 1828ko maiatzaren 28a (79 urte) |
Familia | |
Aita | Henry Seymour Conway |
Ama | Lady Caroline Campbell |
Ezkontidea(k) | Mary Berry (en) John Damer (en) (1767ko ekainaren 14a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Giuseppe Ceracchi (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta artista |
Lantokia(k) | Londres |
Bizitza
Anne Conway Sevenoaks-en jaio zen Whig familia aristokratiko batean; Henry Seymour Conway (1721-1795) mariskalaren eta Caroline Bruce (jaiotzez Caroline Campbell, lady Ailesbury, 1721-1803) senar-emazteen alaba bakarra izan zen, eta Park Placeko (Remenham, Berkshire) familia-etxean hazi zen.[2]
Bere aita Robert Walpole Britainia Handiko lehenengo lehen ministroaren iloba zen. Walpoleren semea, Horace Walpole, Anneren aitabitxia izan zen, eta Annek haurtzaroko zati handi bat Strawberry Hilleko bere etxean igaro zuen. Dirurik falta ez zen etxe batean hazi zen, aristokrata, politiko eta intelektual artean.
1766an, hamazazpi urte zituela, Angelica Kaufmannek marraztu zuen Zeres jainkosaren pertsonaian. 1800. urtean, artista ezezagun batek (ziurrenik Kauffman) margolan bat osatu zuen zirriborroaren konposizio berarekin. Pintura honen bidez Anne jendarteratu egin zen eta ezkontza-merkatuan sartu zen.[3]
Erreferentziak
- Domenech, Cristina 1987. Señoras que se empotraron hace mucho. (Primera edición: octubre de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-17001-93-3. PMC 1129301280. (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- Duran, Jane.. (2006). Eight women philosophers : theory, politics, and feminism. University of Illinois Press ISBN 978-0-252-09105-6. PMC 785782176. (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- Damer, Anne Seymour, 1748 or 1749-1828.. (2014). Anne Seymour Damer : sculpture & society. Strawberry Hill Trust ISBN 0-9930160-0-6. PMC 1008338038. (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).