Anne Lezea
Anne Lezea Isasa (Zarautz, 2001eko abuztuaren 6a) kirolari gipuzkoarra da. Gimnastika erritmikoa egiten du.
Anne Lezea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 2001eko abuztuaren 6a (22 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta erritmikoa eta gymnastics coach (en) |
Biografia
Bost urte zituela hasi zen gimnasia erritmikoan. Hasieran Ana Calvo entrenatzailearekin aritu zen Zarautzen eta ondoren "Club Gimnasia Rítmica Donosti" taldean ibili zen.
2012an Zaragozan egindako gimnasia erritmikoko Espainiako Txapelketan, Anne Lezea Isasa hamaika urteko neskatoa Espainiako txapeldunorde izan zen Club Gimnasia Rítmica Donosti taldearekin. CGR Donostik aurkeztutako taldean, gimnasta honek parte hartzen zuen eta zilarrezko domina lortu zuen, askoz gehiago jakinda oinarrizko alebin kategoriako txapelketa nazional batean parte hartzen zuen lehen aldia zela, non Pozueloko madrildarrek bi hamarren bakarrik irabazi baitzituzten.[1]
2015eko apirilean Azkoitian egin zen gimnasia erritmikoko banakako Gipuzkoako Txapelketan, hainbat gailu-modalitatetan (pilota, soka... eta adin-kategoriak). Anne Lezea Isasa, Junior mailan Gipuzkoako txapelduna izan zen pilotan eta sokan.[2]
2015eko maiatzean Avilan Euskadiko Selkzioarekin Espainiako txapelduna izan zen Saioa Agirre, Naroa Pérez, Nerea Linares eta Alicia Meanarekin.[3]
Anne 16 urte dituenetik Tolosa FC-ren gimnasia ritmiko atalean ari da.
2017ko azaroan Alacanten egin zen Erregina Kopa lehiaketa. Hantxe lehiatu ziren kategoria eta komunitate bakoitzeko bi talde onenak, guztira 22 talde. Ariketa ikusgarria egin zuten, 13,950 nota (8,500 + 5,450) eta lehen postuan egon ziren ia lehiaketaren bukaerara arte. Roquette Benifaioko taldeak bakarrik gainditu zituen proba 14,000 zenbakiarekin, eta hirugarrenik Corza Maspalomas taldeak amaitu zuen proba. Alacanten Anne Lezea-eta, Erregina Kopako txapeldunorde izendatu ziren. Titulu horri Gipuzkoako, Euskadiko, Euskalgyn desiratuaren eta Utebo txapelketa garrantzitsuaren txapelketa gehitu behar zaizkio.[4]
2018an taldekako Espainiako txapeldunordeak izan ondoren hurrengo denboraldirako lehen mailara igotzea lortu zuten.[5][6]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «La zarauztarra Anne Lezea, subcampeona estatal de gimnasia rítmica» El Diario Vasco 2012-12-18 (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
- (Gaztelaniaz) «Anne Lezea Isasa, campeona de Gipuzkoa en pelota y cuerda» El Diario Vasco 2015-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
- (Gaztelaniaz) «Anne Lezea se proclama en Ávila campeona de España con Euskadi» El Diario Vasco 2015-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
- (Gaztelaniaz) «Anne Lezea, subcampeona de la Copa de la Reina» El Diario Vasco 2017-11-29 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
- «Lau hamarkada gimnasia erritmikoan» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
- (Gaztelaniaz) «Anne Lezea Isasa consigue el ascenso a Primera División» El Diario Vasco 2018-12-20 (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).