Anne Igartiburu

Anne Igartiburu Verdes (Elorrio, Bizkaia, 1969ko otsailaren 18a) telebista-aurkezle eta aktorea da.

Anne Igartiburu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne Igartiburu Verdes
JaiotzaElorrio, 1969ko otsailaren 18a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Igor Yebra  (2004 -  2006)
Pablo Heras-Casado  (2015 -  2021)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : antzerki
Deustuko Unibertsitatea
(1987 - 1990) Q50416280 Itzuli, Q55107865 Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, zinema aktorea, modeloa, itzultzailea, abeslaria, facilitator (en) Itzuli, Esataria, English teacher (en) Itzuli eta idazlea
Altuera1,75 metro
Enplegatzailea(k)RTVE
Atresmedia
EITB Media
Mediaset España
Arrasate Telebista  (1991 -  1992)
Castilla-La Mancha Media (en) Itzuli  (2010 -  2010)
Radio Televisión Madrid (en) Itzuli  (2022 -  2023)
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0407029 Allocine: 403729
Facebook: anneigartiburu Twitter: anneigartiburu_ Instagram: anneigartiburu Edit the value on Wikidata

Bizitza

Elorrion jaio zen 1969ko otsailaren 18an. Merkatuteknia Industriala ikasi zuen. Estatu Batuetan, Frantzian eta Luxenburgon bizi izan da.

1993an hasi zen agertzen ATBn (Arrasate Telebista). Ondoren Euskal Telebistan lan egin zuen, eta gero, Telecincon.[1] Gaur egun TVE 1n egiten du lan eta telebista-programa bat aurkezten du: bihotzeko prentsako programa bat.

Aktore bezala, hainbat paper egin ditu. Anton Reixaren El lápiz del carpintero[2] filmean (2002), mojaren papera egin zuen. Jonathan Frakesen Star Trek: Insurrection (1998) filmean agerpen laburra[3] egin zuen. Gainera, Luna negra[4] (2004) telenobelan, Loreto pertsonaiarena egin zuen.

2006 urtean "Gala 50 años de TVE"[5] saio berezia aurkeztu zuen Laura Valenzuela eta Paula Vázquezekin. Gainera urte askotan Gabon Zaharreko kanpaikadak[6] edo kanpai-hotsak eman ditu Madriletik.

Gaur egun astelehenetik ostiralera +Gente[7] saioan dabil arratsaldero TVE1 katean.

Bizitza pertsonala

2004ko irailean, Anne Igartiburu Igor Yebra ballet dantzariarekin ezkondu zen, baina 2005eko abenduan banandu egin ziren.

2016an, bere senar Pablo Heras-Casadorekin, bere lehen seme biologikoa jaio zen, Nicolas izenekoa. Mutil horretaz gainera, adoptatutako bi alaba ditu: bata indiar jatorrikoa, Noa, 2001ean jaioa; eta bestea Vietnameko jatorrikoa, Carmen, 2012an jaioa. Horretaz gainera, 1996an jaiotako asiar jatorriko neska bat dago beraiekin bizitzen, Annek hirugarren alabatzat baitu.[8]

Lanak

Filmak

Telebista saioak

  • Una pareja feliz (1994)
  • Vamos a montar el belén (1994)
  • La gran oportunidad, Anne Igartiburu eta Patxi Alonso (1995, ETB 2)
  • Hau da marka, Anne Igartiburu eta Klaudio Landa (1996, ETB 1)
  • El imperdible (1997, TVE1)
  • Maridos y mujeres, Anne Igartiburu eta Alonso Caparrós (1997, TVE1)
  • Corazón (1997–2012, TVE1)
  • ¡Mira quién baila! (2005–2009, TVE1)
  • Cántame cómo pasó (2010, TVE1)
  • Un beso y una flor (2010, Castilla-La Mancha Televisión)
  • +Gente, Anne Igartiburu eta Roi Groba (2012- , TVE1)

Telesailak

Urte bukaerako kanpai hotsen telebista emankizunak

Gabon Zaharreko kanpai hotsen telebista emankizunak, Espainiako Erresuma osorako, Madrilgo Puerta del Sol plazatik:

Sariak eta sari-proposamenak

SariaUrteaKategoriaEmaitza
Antena de Oro2005TelebistaSaritua
Premio ATV2005Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onenaSari-proposatua
TP de Oro2005Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onenaSari-proposatua

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Anne Igartiburu: "La cadena sigue contando conmigo y ya son 13 años seguidos con diferentes compañeros"» telecinco 2017-12-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  2. (Gaztelaniaz) El lápiz del carpintero (2003). (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  3. (Gaztelaniaz) Parkas, Victor. (2016-08-17). «'Star Trek', la primera saga de cine que luchó contra el racismo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  4. (Gaztelaniaz) Telenovela, Por. (2017-01-24). «‘Luna negra’» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  5. «Gala 50 aniversario de TVE | Gestmusic» www.gestmusic.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  6. CAMPANADAS 2019-2020 CON ANNE IGARTIBURU Y ROBERTO LEAL. (Noiz kontsultatua: 2019/12/31).
  7. (Gaztelaniaz) +Gente - Web Oficial - RTVE.es. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  8. (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/loc/2016/01/19/569e647ee2704eed648b4636.html
  9. (Gaztelaniaz) Adiós, tiburón (1996). (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  10. (Gaztelaniaz) Menos que cero (1996). (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.