Anne Franken etxea

Anne Franken etxea (nederlanderaz: Anne Frank Huis), Amsterdamgo Prinsengrachteko kanalean kokatua, Anne Frank idazle juduaren omenezko museoa da. Neskatoa eta bere familia, naziengandik ezkutuan, bertako etxe osteko gela batean bizi izan ziren pasabide sekretu baten atzean.

Anne Franken etxea
Map
Kokapena
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Ipar Holanda
UdalerriaAmsterdam
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1960ko maiatzaren 3a
ZuzendariaRonald Leopold
Webguneahttp://www.annefrank.org

Ateak 1960ko maiatzaren 3an zabaldu zituen harpidetza publikoaren laguntzarekin, bere sorkuntzatik 3 urte igaro zirenean garatzaileei jabetza babesteko sortu zen, nortzuk blokea eraitsi nahi izan zuten.

Historia

Ezkutuan zeudenak harrapatu ondoren, ezkutalekua hustu zuten eta baina bertan geratu ziren Frank familiaren eta beraien lagunen gauza guztiak (arropa, altzariak eta objektu pertsonalak). Gobernuaren ondasun bihurtu ziren eta beste Alemaniako familia bonbardatu batzuei banatu zizkieten. Eraikina garbitua izan baino lehen, Miep Giesek eta Beb Voskuijl-ek, zeintzuk familia ezkutuan mantentzen lagundu zuten, bertara itzuli ziren polizia holandesen aginduen aurka eta objektu pertsonal batzuk berreskuratu zituzten. Haien artean, Anne Franken egunkaria zegoen.

Liburua argitaratu eta denbora gutxira, bisitariak agertu eta gela sekretua ikusi nahi izan zituzten, hasiera oso modu informalean bazen ere. Baina 1955an, bertako enpresa lokal berrietara eraman zen eta bloke osoa saldu zen. Eraikina higiezinen agente batengana iritsi zen, non eraisteko asmoa izan zuen fabrika bat eraikitzeko. Eraikina babesteko kanpaina bat hasi zen, bere egoeran gorde ahal izateko, Het Vrije Volk egunkari holandesaren bitartez. Babesa 1955eko azaroaren 23an lortu zen. Anne Frank fundazioa, bere aita, Otto Frankek eta Johannes Kleimanek sortu zuten 1957ko maiatzaren 3an, diru bilketa egiteko eta horrela eraikina erosi eta leheneratzeko. Urte horretako urrian, eraikin hori zeukan enpresak fundazioari eman zion, borondate ona agertzeko asmoz. Bildutako diru hori alboan zegoen etxea erosteko erabili zuten, 265 zenbakiarekin blokean zeuden eraikinak eraitsi baino lehen.

Azkenik eraikina jendaurrean 1960an ireki zen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.