Anne Desclos Aury

Anne Desclos Aury (Izengoitiak: Dominique; Pauline Réage) idazle eta kazetari frantsesa (Rochefort-sur-Mer, 1907ko irailaren 23a - Corbeil-Essonnes, 1998ko apirilaren 27a).

Anne Desclos Aury
La Nouvelle Revue française (en) Itzuli idazkari nagusi

1953 -
erredaktoreburu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne Cécile Desclos
JaiotzaRochefort, 1907ko irailaren 23a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaCorbeil-Essonnes, 1998ko apirilaren 26a (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jean Paulhan
Thierry Maulnier (en) Itzuli  (1933 -  1941)
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Pariseko Letren Fakultatea
Lycée Fénelon, Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, gidoilaria, literatura-kritikaria eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetzacomité de lecture des éditions Gallimard (en) Itzuli
Izengoitia(k)Dominique Aury eta Pauline Réage
Genero artistikoaProsa

IMDB: nm0042213 Allmovie: vn15426858
Musicbrainz: b6ffdcd1-0a99-4e91-9bf3-be52d9a8ec6d Discogs: 1083822 Edit the value on Wikidata

Biografia

Irakaskuntzan aritu zen sei urtez Parisen (ingelesa ikasia zen), kazetari- eta itzultzaile-lanari ekin zion arte. 1949an, Denise-Clairouin saria eman zioten bere itzulpen-lanengatik. Gallimard argitaletxean aritu zen lanean, NRF (Nouvelle Revue Française) erakundearen idazkari nagusia izan zen, baita hainbat sari literariotako epaimahaikide ere. 1974an, Frantziako Letren Kontseilu Goreneko kide izendatu zuten. 1994an aitortu zuen jendaurrean berrogei urtez ezkutuan eduki zuen sekretua: berak idatzia zen Histoire d´O (O-ren istorioa). 1954an argitaratu zuen eleberri erotiko ospetsu hori Pauline Réage goitizenarekin, 1943an Anthologie de la poésie religieuse (Poesia erlijiosoaren antologia) plazaratu ondoren. 1958an saiakera-bilduma bat argitaratu zuen, Lectures pour tous (Guztiontzako irakurgaiak). Auryk zioenez, desafio gisa idatzi zuen O-ren istorioa, Jean Paulhan (maite zuen gizona) bereganatzeko asmoz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.