Anne Brenon
Annie Brenon, ezagunago Anne Brenon gisa (Mâcon, 1945eko azaroaren 14) Frantziako historialari, idazle eta ondarearen kontserbatzailea da. Haren espezialitate nagusia katarismoa da.
Anne Brenon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Annie Brenon |
Jaiotza | Mâcon, 1945eko azaroaren 14a (78 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale des chartes archivist palaeographer (en) École pratique des hautes études |
Hezkuntza-maila | archivist palaeographer (en) |
Tesia | Les Livres des Vaudois (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, historialaria, eduki-editorea, artxibozaina eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Montpellierreko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
École nationale des chartes eskolaren ikaslea, 1970ean artxibozain paleografoaren diploma lortu zuen, «Les livres des Vaudois» izenburuko tesiari esker. Erlijio-zientzietan lizentziatua eta École Pratique des Hautes Etudes-en lizentziatua ere, Katarismoaren eta Erdi Aroaren heresismoaren ikerketari eskainitako Heresis aldizkariaren sortzailea da.
1982tik 1998ra, René-Nelli Centre national d'études cathares zuzendu zuen Carcasonan. Erdi Aroko historiako irakaslea izan zen Montpellierko Unibertsitatean.[1] Erdi Aroko Historialarien Elkarteko kidea da.
Katarismoaren inguruko lan ugariren egilea da; bere egiazko izaera erakusteko ahaleginak egin ditu, publiko zabalean zirkulatzen diren topiko eta akatsen haratago. Mentalitateen eta gertaeren ikuspegi zehatzagoa eman nahi duten eleberriak idatzi ditu.
Ordre des Palmes académiques Ordenaren ofiziala da.
Obra
Saiakera eta eleberri askoren egilea da Anne Brenon. Baita ere telebistarako gidoiak prestatu ditu.
- Le Vrai Visage du catharisme, Nouvelles Éditions Loubatières, 1990 - Notre Histoire saria.
- Le Petit Livre aventureux des prénoms occitans au temps du catharisme, Loubatières, 1992
- Montségur (1244-1994) : mémoire d'hérétique, Loubatières, 1994
- Le Christianisme des bons hommes : message des cathares pour aujourd’hui, Éditions Le Foyer de l'âme, 1995 (Pierre-Jean Ruff kolaborazioarekin).
- Petit précis de catharisme, Éd. Loubatières, 1996
- Les Cathares : Pauvres du Christ ou apôtres de Satan ?, Éditions Gallimard, «Découvertes Gallimard/ Religions» bilduma, 1997 ; 2000
- Les Archipels cathares : dissidence chrétienne dans l’Europe médiévale, Cahors, Dire Édition, 1997. 2003an berrargitaratuam Hydre Éditions-en.
- Les Cathares : une Église chrétienne au bûcher, Toulouse, Éditions Milan, «Les Essentiels» bilduma, 1998
- La Croisade albigeoise, Toulouse, Le Pérégrinateur, 1998.
- Jordane, petite fille cathare de Fanjeaux, Toulouse, Loubatières, 1999 (gazte literatura).
- Le Dico des Cathares, Milan, «les dicos essentiels Milan» bilduma, 2000.
- L'Impénitente, L'hiver du catharisme, 1.liburuki, L'Hydre, 2001 (eleberria).
- Joan, petit berger de Montaillou, MSM, 2002 (gazte literatura).
- Les Fils du malheur, L'hiver du catharisme, T. 2, L'Hydre, 2002 (eleberria).
- Les Femmes cathares, Éditions Perrin, «Tempus» bilduma, 2005.
- Pèire Autier (1245-1310), le dernier des cathares, Éd. Perrin, 2006.
- Le Choix hérétique, La Louve Éditions, 2006.
- Les Cathares, Éditions Albin Michel, «Spiritualités vivantes» bilduma, 2007.
- Cathares : la contre-enquête (Jean-Philippe de Tonnac-en kolaborazioarekin), Albin Michel, 2008.
- Les Mots du catharisme, 2010.
- Petite histoire des cathares, 2018.