Anne-Marie Lagarde

Anne-Marie Lagarde (Liginaga, Zuberoa, 1944) idazlea, ikertzailea eta feminista da.

Anne-Marie Lagarde
Bizitza
JaiotzaLiginaga, 1944 (79/80 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaPaueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Bordeleko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ikertzailea

Inguma: anne-marie-lagarde

Bizitza

Anne-Mariek haurtzaroa artzain eta dantzarien familian igaro zuen.[1]Ibilbide akademikoa berriz, luzea du bizkarrean. Literatura eta Letra Modernoak ikasi zituen Paueko Unibertsitatean, Psikologia Orokorra eta Soziala Bordeleko Unibertsitaten, Euskal Ikasketak Baionan. Txomin Peillen eta Mari-Jean Saureten zuzendaritzapean idatzi zuen doktorego tesia: Universe psychique des basques: une instauration de la symétrie des sexes.(Euskaldunen univer psikikoa: sexuen simetriaren ezarpena) L’Harmatan argitaletxeak laburturik argitaratu zion atzera, Les basques: societé traditionnel et symétrie des sexes (Euskaldunak: gizarte tradizionala eta sexuen simetria) izenburupean.

Antropologiaren arloko makina bat artikuluk darama zuberotarraren sinadura, baita bi eleberrik ere (Grand-Mère Soleil: Eguzki amanderea eta Au chemin de Maia). Euskal tradizioko parekidetasun ereduez eta gizarte modernoko ezberdintasunen jatorriaz hainbat ikerketa egin ditu.[2]

Argitalpenak

Liburuak

  • Les basques: societé traditionnel et symétrie des sexes. L’Harmatan argitaletxea.
  • Grand-Mère Soleil: Eguzki amanderea.
  • Au chemin de Maia

Aldizkarietan

  • 2001: Euskal gizarte tradizionalaren izaera, La mujer en Euskal Herria, Basandere, Donostia/St Sébastien.
  • 2006: Loi de prohibition et statut traditionnel de la femme basque, Bulletin du Musée Basque, hors série, Bayonne.
  • 2015. Parekidetasuna eta sexu-identitateen eraketa euskal artzain-nekazari jendartean. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria,  1130-5738, zenb. 92, 2015, orriak. 5-24.[3][4]
  • 2016: La fabrique du nom dans le monde ancien basque.1e partie, Bulletin du Musée Basque 186 zk., Bayonne.
  • 2017: La fabrique du nom dans le onde ancien basque 2e partie, BMB 188, Bayonne.
  • 2017: Egalitarianism and Gender in the Traditional Basque Country", in The Basque Moment, Argitaratzailea Xabier Arregi Gordoa Andreas Hess, Center For Basque Studies, University of Nevada, Reno, Nevada, USA.[5]

Hitzaldiak

Hainbat hitzaldi ere eman ditu, besteak beste:

  • Hi eta ni parekide hitanoan. Euskara eta feminismoa uztartu zituen Bizitokik 2013an Behauzeko egoitzan (Nafarroa Beherea). Anne Marie Lagardek euskal jabekidetasuna azaldu zuen, toka-noka alokutiboaren bidez.[6][7]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.