Anna Veiga
Anna Veiga Lluch (Bartzelona, Katalunia, 1956ko abuztuaren 25a) bartzelonar biologoa, ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea da, zelula amen azterketan eta lagundutako ugalketan nabarmena.[1]
Anna Veiga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anna Veiga Lluch |
Jaiotza | Bartzelona, 1956ko abuztuaren 27a (67 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Hezkuntza-maila | biologoa |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta biologoa |
Enplegatzailea(k) | Pompeu Fabra Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
1956an jaio zen Bartzelonan. Zientzia biologikoak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, 1979an lizentziatu eta 1991n doktoratu zen. Dexeus Unibertsitate Institutuko obstetrizia eta ginekologiako ikerketa-katedrako kidea da. [2][3]
Ibilbidea
1997an irakasle-postua lortu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta 2018tik Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea da. Grifols multinazionaleko aholkularia ere bada.
Giza ugalketa lagunduan interesa zuen, batez ere in vitro ernalketan, eta 1982an Dexeus Institutuko ugalketa medikuntzaren zerbitzuko Biologia ataleko zuzendari bihurtu zen. Kargu hori 2005era arte bete zuen.[4][5]
2005ean, Bartzelonako Medikuntza Birsortzailearen Zentroko (CMRB) Zelula Lerroen Bankua zuzentzen hasi zen.[6]
Gertaera zientifikoak
Victoria Anna Perearen "ama zientifikoa" da. Victoria 1984ko uztailaren 12an, in vitro ernalketaren bidez Espainian jaio zen lehen umea izan zen.[7][1]
Zelula amak medikuntzarako oso baliagarriak direla jakinda, Espainian ikertzen hasi zen zientzialari aitzindarietako bat izan da, Bernat Soriarekin eta Juan Carlos Izpisúarekin batera.
Argitalpenak
200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu Espainiako zein nazioarteko zientzia-aldizkarietan.[1]
2011. urtean El Milagro de la Vida liburua argitaratu zuen, lehen pertsonan azaldutako zientziari eskainitako bizitza. Anna Veigak in vitro ernalketatik eraman duen bizitza, zelula amen ikerkuntzan, hobeto bizitzen laguntzen diguten aurrerapenen etengabeko ikerketan.
Sariak eta aintzatespenak
- 2004an, Kataluniako Generalitatearen Sant Jordiren Creu saria eman zioten.
- 2005ean Honoris Causa doktore izendatu zuen Vic-Universitat Central de Catalunyak.
- 2006an, Kataluniako Pentsamendu eta Kultura Zientifikoaren Sari Nazionala jaso zuen, «zientziaren aurrerapenak zabaltzen eta finkatzen laguntzeagatik, bereziki biomedikuntzaren esparruan», Kataluniako Generalitateak emana.
- 2013an, Kataluniako Parlamentuko Ohorezko Domina jaso zuen.[8]
- 2017an Kataluniako Biologoen Elkargoaren ohorezko saria jaso zuen.[1]
Erreferentziak
- «La Dra. Anna Veiga, la mare “científica” de la Victòria Anna» Postgrau en Comunicació Científica | Eduscopi i Universitat de Vic 25 de febrero de 2019.
- «Màster en Biologia de la Reproducció i Tècniques de Reproducció Humana Assistida - UAB Barcelona» www.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- «Master in Clinical Laboratory - Masters and doctoral programme in Biomedicine - ( UPF )» web.archive.org 2016-11-14 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- (Gaztelaniaz) «¿Por qué elegir nuestro centro?» Hospital Universitari Dexeus - Grupo Quirónsalud (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- «Tu Clínica de Ginecología, Embarazo y Reproducción Asistida | Dexeus Mujer» www.dexeus.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- «Personal - CMR[B Centre de Medicina Regenerativa de Barcelona»] web.archive.org 2016-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- Elola, Joseba. (10 de agosto de 2014). Entrevista | “Aunque se quisiera, es imposible clonar a la misma persona”. ISSN 1134-6582..
- Redacción 324. El Parlament lliura les medalles d'Honor de la institució a Anna Veiga, Núria Gispert i Carme Ruscalleda. .