Anna Puu
Anna Puu, jaiotzez Anna Puustjärvi (Outokumpu, Finlandia, 1982ko otsailaren 3a) abeslari eta kantautore finlandiarra da[1]. Pop estiloa lantzan du eta finlandieraz abesten du.
Anna Puu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anna Emilia Puustjärvi |
Jaiotza | Outokumpu, 1982ko otsailaren 3a (42 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turku School of Economics (en) 2008) master : business studies (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Anna Puu |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music The Fried Music (en) |
annapuu.fi | |
Biografia
Finlandiako Idols lehiaketan bigarren egin zuen 2008. urtean[2] eta hurrengo urtean atera zuen aurreneko diskoa, bere izena daramana, Anna Puu. "C'est la vie" singlea Finlandiako zerrendetan lehen postuan kokatu zen[3]. lehenengo disko hau eta Sahara izeneko bigarrena ere lehen postuan izan ziren Finlandiako zerrendetan. 2018ko Nälkäinen sydän diskoak ere lortu zuen aurreneko postu hori 2018an[3].
Diskografia
- Anna Puu (2009)
- Sahara (2010)
- Antaudun (2012)
- Rakkaudella (2015)
- Melankolian riemut 2009–2015 (2016) - bilduma
- Nälkäinen sydän (2018)
Erreferentziak
- (Finlandieraz) HS, Mikko-Pekka Heikkinen. (2019-02-28). «HS:n toimittaja Mari Koppinen kirjoittaa Anna Puun tarinan – kirja ilmestyy syksyllä» Helsingin Sanomat (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
- (Ingelesez) «Anna Puu Songs, Albums, Reviews, Bio & More» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
- «finnishcharts.com - Discography Anna Puu» finnishcharts.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna Puu |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.