Anna Politkovskaia
Anna Stepanovna Politkovskaia (errusieraz: А́нна Степа́новна Политко́вская; ukraineraz: Га́нна Степа́нівна Політко́вська; New York, 1958ko abuztuaren 30 – Mosku, 2006ko urriaren 7) kazetari errusiarra zen, oso ezaguna Vladimir Putinen, Errusiako presidentearen, politika gogor kritikatzeagatik.
Anna Politkovskaia | |||
---|---|---|---|
(2005) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ганна Степанівна Мазепа, Анна Степановна Мазепа | ||
Jaiotza | New York, 1958ko abuztuaren 30a | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1958 - 1991) Ameriketako Estatu Batuak (1990(e)ko hamarkada - 2006) Errusia (1991 - 2006) | ||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||
Heriotza | Mosku, 2006ko urriaren 7a (48 urte) | ||
Hobiratze lekua | Troyekurovskoye cemetery (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Aleksandr Politkovsky | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | House of Mazepa (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | MSU Faculty of Journalism (en) 1980) | ||
Hizkuntzak | ingelesa errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea, bakearen aldeko aktibista, poeta eta aktibista | ||
Enplegatzailea(k) | Megapolis-Express (en) 1994) Izvestia (1982 - 1993) Obshchaya Gazeta (en) (1994 - 1999) Novaia Gazeta (1999 - | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Novaia Gazeta | ||
Bizitza
Politkovskaia 1958an jaio zen New Yorken nahiz eta bere familia sobiet-ukrainar jatorrizkoa izan. Bere gurasoak Nazio Batuen Erakundean diplomatikoak ziren. Moskuko Estatu-Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen eta 1980an graduatu zen. Ondoren, Izvestia izena duen egunkarian hasi zen lanean. 1999ko ekainaz geroztik bere hilketara arte Novaia Gazetan zutabeak idazten zituen.
Bere bizitzan zehar hainbat sari jaso zituen, Vladimir Putin eta Txetxeniako gatazkari buruzko hainbat lan argitaratzeagatik. Sari hauen artean azpimarragarriena 2004an jaso zuen. Nazioarteko Kazetaritzaren Vazquez Montalban saria da.
2006ko urriaren 7an tiroz hilda aurkitu zuten bere etxebizitzako igogailuan, ustez norbaitek hil ondoren.