Anna Maria van Schurman
Anna Maria van Schurman (1607ko azaroaren 5 – 1678ko maiatzaren 4a) herbeheretar margolari, grabatzaile, poeta eta aditu bat izan zen, ezagunagoa bere ezohiko ikasketengatik eta emakumeen hezkuntzaren alde egindako defentsarengatik. Emakume oso jantzia zen; artean, musikan eta literaturan nabarmendu zen. Horretaz gain, hamalau hizkuntza jakitera iritsi zen, besteak beste latina, grekoa, hebreera, arabiera, aramera eta etiopiera, bai eta Europako zenbait hizkuntza garaikide ere.[1]
Anna Maria van Schurman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kolonia, 1607ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Wiuwert (en) , 1678ko maiatzaren 4a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Utrechteko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina frantsesa alemana antzinako greziera nederlandera ingelesa hebreera italiera aramera Asiriera arabiera persiera ge'eza |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, filosofoa, teologoa, margolaria, grabatzailea, akuafortista, glass engraver (en) , kaligrafoa, filologoa, historialaria, medic (en) , artista eta artista grafikoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
Bizitza
Van Schurman Kolonian jaio zen, guraso aberatsen alaba zen. Aita, Frederik van Schurman, Anbereskoa, 1623an hil zen; eta ama, Eva von Harff, Drebornekoa.
Lau urterekin ikasi zuen irakurtzen.[2] Sei urte zituela, menderatzen zuen paper nahasiak ebakitzea, adin bereko gainontzeko haurren gainetik geratzen zen horretan. Hamar urterekin bordatzen ikasi zuen soilik hiru ordutan. Bere idatzi batzuetan hitz egiten du nola asmatu zuen argizarian zizelkatzearen teknika eta esan zuen “Gauza asko aurkitu behar nituen inork gehiago irakatsi ezin zizkidanak”. Argizarian egindako autorretratua oso errealista zen, lepokoa gehienbat, bere lagunak, Nassau printzesak, orratz batekin zulatu behar zuen ziurtatzeko ez zela egiazkoa.[3]
1613 eta 1615 bitartean, bere familia Utrecht-ra etxealdatu zen, hamar bat urte beranduago, etxez aldatu ziren berriro ere, oraingoan Franeker-era, Fisian. 11 urtetatik, Schurmanen aita latina eta beste gai batzuk lantzen hasi zen alabarekin eta bere semeekin, aukera ezohikoa zen garai horretan, familia nobleetako alabek eskuarki ez baitzuten klasikoetan hezteko aukerarik.[4]
Latina ikasteko, bere aitak Seneka eman zion irakur zezan. Hezkuntza pribatua eta autoikaskuntza landu zituen elkarrekikotasun batekin eta jende jakitunarekin batera, adibidez, André Rivet eta Friedcrich Spanheim, biak irakasleak Leidengo Unibertsitatean, eta familiako bizilagunarekin batera, Gisbertus Voetius, Utrecheko unibertsitateko irakasle bat.[5] Margolaritzan ere goia jo zuen, paperean, bordatuan eta egurrezko zizelketan. Erabili zuen beste mota bateko artea idazkera izan zen, liburu modelo bat bakarrik begiratuz ikasi zuen idazten. Behin menderatzen zuela, estilo ezberdinak asmatu zituen aukera eman ziotenak zekizkien beste hizkuntzetan idazteko.[3]. Bere aitaren heriotzaren ondoren, familia Utrecht-era bueltatu zen 1926an.[4]
Bere 20 urterekin, Schurmartarren etxea jakitunen elkargune bilakatu zen. Adiskide zituzten Constantijn Huygens, Johan van Beverwijck, Jacob de Witt, Cornelius Boy, Margaret Godewijck eta Utricia Ogle.[6] 1630. hamarkadan grabatua ikasi zuen Magdalena van de Passerekin.[4] Grabatuen teknikak eta kaligrafia bateratuz egindako piezak izan ziren denen arreta erakarri zutenak, garaikideekin batera.[7] Bere zoriontasun eta esperimentazioaz gain, Anna Maria oso lehorra zen bere arteari zegokionez, eta bere garaikideek bazekiten. Berak esan zuenez, “Jainkoak arterako emandako egundoko dohainarekin”.[3]
1634ean, latinarekin zuen dotoretasunaren ondorioz, Utrechteko Unibertsitatearen irekierarako poema bat idaztea gonbidatu zuten. Poeman Utrecheko hiria eta unibertsitate berria goraipatu zituen. Unibertsitatearen potentziala azpimarratu zuen hiriari laguntzeko aurre egiten, uholdek ekarritako talka ekonomikoari eta Rin errekaren aldaketan. Unibertsitateetan emakumeen baztertzea eta falta ere mahaigaineratu zituen. Bere kexaren ondorio, unibertsitateko jakitunak, baimena eman zioten Voetius irakaslearen hitzaldietara agertzeko.[5]
Horrela, 1636an unibertsitateko lehenengo emakume ikaslea bilakatu zen.[8] Emakumeak momentu horretan ez zuten baimenik unibertsitatean ikasteko Herbere protestantean, ondorioz agertu zen hitzaldietan, pantaila baten atzean eseri behar zuen edo gortinazko kabina baten barruan, non gainontzeko ikasle gizonek ez zuten ikusiko.[9]
Honek, Herbehereetako unibetsitateetan ikasten zuen lehenengo emakumea bilakatu zuen. Filosofia eta teologian zuen interesaren eta bere artearekiko talentuak bere fama eta izenean lagundu zuen,“Utrechteko izarra” bezala ezaguna izan zen. 1640ko hamarkadan 14 hizkuntz hitz egiten zituen eta latinez, grekoz, hebreeraz, italieraz, frantsesez, arabieraz, persieraz, etiopieraz, alemanez eta nederlanderaz idazten zekien.[5]Pierre Yvonek esaten zuenaren arabera Schurmanek oso ondo menperatzen zituen matematika, geografia eta astronomia. Ematen du gazte gupidatsu jakintsuak, Schurmanek, ezkongai asko izan zituela. Constantijn Huygensen emaztea hil ondoren 1631n, eskua eskatu zion Schurmani eta 10 poema idatzi zizkion hiru hizkuntzetan 1632an. Beste herbeheretar jakitunek barre egin zioten Huygensi.
Ezkongabetzarekiko eta ikasketekiko bere konpromisoak apurtezina zirudien. Amor Meus Crucifixus Est (bere maitasuna gurutziltzatua izan da) esaldia aukeratu zuenean bere lema bezala, bere lagun jakitunak azkenik konbentzitu ziren bere ez ezkontzeko aukera bere errukiarekin lotuago zegoela bere erudizioarekin baino.[10] Schurmanek grabatu batzuk sortu zituen diamante bat erabiliz beira gainean, eskultura, argizari modelatua eta marfil eta egur zizelkatzea ere egin zituen. Erretratuak margotu zituen gehienbat, eta lehenengo herbeheretar margolaria izan zen erretratutan pastela erabiltzen. San Lucaseko pintoreen gremioan ohorezko onarpena lortu zuen 1643an, bere artearen aitorpen publioka lortuz horrela.
Schurmanek korrespondentzia izan zuen Birgitte Thott noble Danesarekin, autore klasiko eta idatzi erlijiosoak itzuli zituen. Senekaren lan filosofikoak itzuli zituen Thottek eta horien artean bazegoen hitzaurre bat non emakumeen ikasteko eskubideen alde egiten zuen. Thottek esan zuen berak lan klasikoak itzuli zituela emakume gutxik irakurri zezaketelako latinez. Schurmanek publikoki goraipatu zuen Thotten lana eta “iparraldeko hamargarren musa” bezala definitu zuen.[5]
Schurmanek, korrespondentziaren bitartez, emakume jakitunen sare bat lortu zuen Europan zehar. Harremana izan zuen latinez eta hebreeraz Dorotha Morrekin, grekoz Bathasua Makinekin, frantsesez, latinez eta hebreeraz Marie Gourmanayekoarekin eta Marie Moulinekoarekin, latinez eta frantsesez Isabel Bohemiakoarekin, eta latinez Cristina Suediakoa erreginarekin. Hauen arteko gai nagusiena emakumeen hezkuntza zen. Schurmanek bere elkarrizketetan emakume hauekin, emakume jakitunen goraipatzea egiten zuen, Joana Greyrena eta Isabel I. erreginarena, besteak beste.[5]
Schurmanen idatzi ez baimendu bat argitaratu zen 1638an Parisen Dissertatio de ingenii muliebris ad doctrinam et meliores litteras aptitudine izenburuarekin, emakumeen hezkuntzaren inguruan. Bere idatzi ez onartua zabaldu zenean, Schurmanek erabaki zuen 1641eko bere latinezko hitzarmen autoritario bat argitaratzea. 1657an, hitzarmena ingelesez argitaratu zen The Learned Maid izenburuarekin.[11]
Labadistak
60ko hamarkadan Schurman Labadisten lidergotzako bat bezala azaleratu zen[12]. Hamarkada berdinean Schurmanek desilusioa hartu zuen Herbereetan zeuden eliza reformatuekin.[12] Bere helburutzat jarri zuen elizaren erreforma. Ministroekin harremanetan jartzeaz gain, herrialde osotik bidaiatu eta bilerak antolatu zituen beraiekin. Penatu egin zuen jainkozaletasun espiritual ezak eta eliza okupatzen zuten elizako erakusketak ikustean.[12]
1661ean, Schrumanen anaiak teologia ikasi zuen Johannes Buxtorf jakitunarekin Basilean, eta han ezagutu zuen Jean de Labadie frantsesa. Genevara bidaiatu zuen berearekin elkartzeko.[12] 1662an Schurmanekin elkarrizketak izan zituen era zabalean Labadieren irakasteko moduaz. Labadiek eta bere jarraitzaile gutxi batzuk Middelbug bidean Utrecheten geratu ziren, Schurmanen etxean. Labadie, Middelburgeko artzain bezala geratu zen, mileniarismoan sermoia emanez, moralaren birsorkuntza bultzatzen, eta sinestunak eta fedegabeak bereizita bizi beharko luketela pentsatzen. Schurmanek babestu egin zuen artzain izatetik bota zutenean ere.
1669 bukaeran Labadie, Amsterdama joan zen, bertan eliza separatista bat sortzeko, Schurmanek bere etxea eta bere liburutegiaren zati bat saldu zuen. Labadieren talde sektariora batuz.[12] 1669ko martxoan eliza erreformatuarekin guztiz amaitu zuen 10 orriko eskuorri bat argitaratu zuenean, Kristoren elizaren erreforma derrigorrezko eta garaikidearen inguruan hitz egiten zuena. Elizako gizonak salatu zituen zeruko jakituria zapaltzeagatik, argudiatu zuen Jainkoaren herria banandua egon beharko litzakeela “mondains”-etatik “munduaren gorrotoa” eta “maitasun jainkotiar”-aren bitartez.[12]
Ospe galtze publikoaren ondoren, Schurman erasotua izan zen bere lagun jakitunengandik, Huygen eta Voetius barne. Bere idazkera franko eta segurua bilakatu zen. Labadistak Amsterdam utzi behar izan zutenean, Schurmanek gonbidapen bat lortu zuen bere lagun Elizabeth Bohemiako printzesak emana, 1667an Lutheran Damesntiff Herford Abbeyeko abadesa bihurtutakoa. 50 Labadistak han bizi izan ziren 1670 eta 1672 bitartean. Herdforden, Schurmanek jarraitu zuen bere lan artistikoa, eta labadistek inprenta bat mantendu zuten. Schadman labadisten eskutik ama izendatua izan zen; eta Labadie, aita.
Labadie eta Schurman ezkondu zireneko zurrumurru bat zebilen, Lucia van Sommelsdijckekin ezkondu zen ordea. 1672an Labadistak Altonara, Danimarkara, aldatu ziren, Elisabeth Bohemiakoak haren izena defendatu zuen Danimarkako erregearekiko korrespondentziaren bitartez.
1673an, Schurmanek Eukleria, edo Alde hoberena aukeratuz, argitaratu zuen, Lucas 10:42ri erreferentzia eginez Mariak aukeratzen duenean alde hoberenean esertzea, jainkoaren altzoan esertzea.[12] Bertan barre egin zion kontrakoari, Gisbertus Voetiusek Santa Paulari zion mirespenagatik, San Jeronimoren jarraitzaile bat, Biblia latinera itzultzen lagundu zuenetako bat.
Voetiusek argudiatu zuen emakumeek paper publiko mugatu bat izan beharko luketela, gainontzeko beste edozer, emakumeen eskuetatik kanpo geratuko litzateke.[12] Eukleria ondo onartua izan zen Gottfried Wilhelm Leibniz eta prietatista entzutetsuen artean, besteak beste, Johann Jacob Schütz, Philipp Jakob Spencer eta Eleonore van Merlau.[12]
Labadie hil zenean, 1674an, Schurmanek Ingalaterrara aldatzeko aukera aztertu zuen, Lucy Hutchinsonekiko eta John Owens teologoarekiko korrespondentzian. Labadistak ordea Wieuwed, Frisia-ko aldea batera aldatu ziren, eta zenbait jarraitzaile gehiago lortu zituzten, besteak beste Maria Sibylla Merian.
400 labadista inguruk hartu zuten parte munduko baloreen osotasuneko aldentzean. Elizaren jatorrizko praktiketara bueltatzen saiatu ziren, jabego guztiak elkarbanatzen. Bere bizitzako azken urteetan Schurman etxean sartuta egon zen erreumatismo larri baten ondorioz. Bertan idazten jarraitu zuen eta korrespondentziak egiten eta Eukleriaren bigarren zatian lanean. 70 urte zituela hil zen 1678an.[12]
Argitaratutako idatziak
Schurmanen idatzi asko bere bizitzan zehar edizio ezberdinetan argitaratu ziren, baina bere idatzi batzuk galdu egin dira. Bere liburu ezagunena Nobilis izan zen. Virginis Annae Mariae a Schurman Opuscula Hebraea Graeca Latina et Gallica, Prosaica et Metrica 1648an argitaratu zen, Leiden unibertsitateko teologiako irakasle zen Friedrich Spnheimanen eskutik.[5]
Schurmanek ez zuen babestu eta bultzatu hezkuntza unibertsala, edo klase baxuko emakumeen hezkuntza. Bere iritziz klase altuko emakumeek aukera eduki beharko lukete maila altuko hezkuntza baterako. Schurmanen aburuz emakumeek ekarpen handi bat egin zezaketen gizartean eta beraien zoriontasunerako teologia, filosofia eta zientzia ikastea beharrekoak zirela defendatzen zuen.[13]
Grabatuak
Anna Maria van Schuranenek frogatu zuenean bere talentu artistikoa, bere aitak ikastera bidali zuen, Magdalena van de Passe grabatzaile ospetsuarekin, 1630eko hamarkadan. Bere lehenengo grabatua ezaguna egin zen autorretratu bat izan zelako, 1633an egina.[9]
Zaila egin zitzaion eskuak irudikatzea, horregatik lortu zuen modu bat autorretratu guztietan eskuak ezkutatzeko.[9] Beste autoerretratu grabatu batean, 1640an egina, latinezko inskripzio bat gehitu zuen: «Cernitis hic picta nostros in imagine vultus: si negat ars forma, gratia vestra dabit».
Argitaratutako lanak
Lan argitaratu nagusien zerrenda:[1]
- De Vitae Termino (Bizitzaren amaieraren inguruan). Leiden argitaratua, 1639ean. Nederlanderara itzulia Pael-steen van den tijt onses levens izenburuaz, Dordrechten argitaratuta, 1639an.
- Dissertatio De Ingenii Muliebris ad Doctrinam, & meliores Litteras aptitudine. París, 1638, eta Leiden, 1641. Hizkuntza askotara itzulia, besteak beste nederlanderara, frantsesera (1646) eta ingelesera (1659).
Lan hau argudiatzeko, erdiaroko silogismoaren teknika erabili zuen, emakumeak hezituak izan beharko luketeela edozein zentzuten, baina ez litzateke izan behar hezkuntza bat praktika profesionalari edo lan munduari lotuta soilik, eta ez luke oztopo egin behar bereaien etxeko lanekin.
- Opuscula Hebraea, Graeca, Latina, Gallica: prosaica adque metrica". Utrecht, 1648. Bere lan baten edizio osoa da, korrespondentzia frantsesez, latinez, grekoz eta hebreeraz dituela, Elsevier etxeak argitaratuak eta Friedrich Snaheimek editatuta, Labadieran beste jarraitzaile bat. Lan hau berriro ere inprimatu zen 1650, 1652, 1723 eta 1749an.[14]
- "Eukleria seu Meliores Partis Electio" (Eucleria, o Choose the Better Part). Altonan argitaratuta, 1673an. Hebreerara eta alemanera itzulia.
Hau izan zen bere defentsa Labadie eta teologiari jarraitzeko.
Omenaldiak
Judy Chicagoren The Dinner Party (1979) lan feministan, Schurmanek leku bat dauka[15]
Van Schurmanen marmolezko busto bat dago Herbehereetako Parlamentuko Tweede Kamer ganberaren atarian.
Iturriak
Erreferentziak
- (Nederlanderaz) «About Anna Maria van Schurman» Anna Maria van Schurman (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Nederlanderaz) DBNL. «Arnold Houbraken, De groote schouburgh der Nederlantsche konstschilders en schilderessen (3 delen) · dbnl» DBNL (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Ingelesez) Honig, Elizabeth Alice. (). «The Art of Being "Artistic": Dutch Women's Creative Practices in the 17th Century» Woman's Art Journal 22 (2): 31. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Ingelesez) «Discover etcher, engraver (printmaker), glass engraver Anna Maria van Schurman» rkd.nl (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Ingelesez) Women writing Latin: from roman antiquity to early modern Europe; Volume 2, Medieval women writing Latin. ISBN 9781135377281. PMC 868972343. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Gaztelaniaz) Pal, Carol. (2012). República de Mujeres: Repensando la República de las Letras en el siglo XVII. Prensa de la Universidad de Cambridge, 60 or. ISBN 9781139510752..
- (Ingelesez) Moore, Cornelia Niekus. (1607-1678). Anna Maria Van Schurman. Canadian Journal of Netherlandic Studies 11, no. 32 (1990): n5..
- (Ingelesez) Women classical scholars: unsealing the fountain from the Renaissance to Jacqueline de Romilly. (Lehen edizioa. argitaraldia) ISBN 0198725205. PMC 944462794. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Van Beek 2010: , 60. eta 97. orrialdeak, haien Van Schurmaneko ikaskideei esker, Descartes eta Hoornbeek, dakigula diotena. or..
- (Gaztelaniaz) Pal, Carol. (2012). República de Mujeres: Repensando la República de las Letras en el siglo XVII. Prensa de la Universidad de Cambridge, 56 or. ISBN 9781139510752..
- (Ingelesez) Reading early modern women: an anthology of texts in manuscript and print.. Routledge 2004 ISBN 0203643925. PMC 57121828. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Ingelesez) R. Larsen, Anne. Anna Maria van Schurman, 'the star of Utrecht' : the educational vision and reception of a savante. PMC 946887335. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Ingelesez) Whaley, Leigh, Ann. (). Women's history as scientists: a guide to the debates. ABC-CLIO ISBN 157607742X. PMC 299474327. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Ingelesez) «Anna Maria van Schurman -» www.projectcontinua.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Ingelesez) «Brooklyn Museum: Place Settings» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- (Nederlanderaz) «Home» Anna Maria van Schurman (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
- (Ingelesez) «Anna Maria van Schurman» web.archive.org 2005-11-19 (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
- (Ingelesez) «Jan Lievens | Portrait of Anna Maria van Schurman | NG1095 | National Gallery, London» www.nationalgallery.org.uk (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna Maria van Schurman |