Anna Lindh
Ylva Anna Maria Lindh (Stockholm, 1957ko ekainaren 19a - ibidem, 2003ko irailaren 11) suediar politikaria izan zen.
Suediako Alderdi Sozialdemokratako kide izan zen. Bereziki nazioarteko lankidetzako, elkartasuneko eta ingurumeneko gaietan aritu zen. Ingurumen ministroa izan zen 1994tik 1998ra. 1998an Riksdageko kide izendatu zuten eta Kanpo Arazoetako ministro. Göran Persson ordezkatzeko hautagaia izan zitekeela uste zuten.
Suediako koroaren ordez euroa jartzeko erreferenduma egin baino lau egun lehenago hil zuten.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.