Anna Leopoldovna

Anna Leopoldovna (errusieraz: Анна Леопольдовна; Rostock, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1718ko abenduaren 18agreg./abenduaren 7ajul. - Kholmogory, Errusiar Inperioa, 1746ko martxoaren 19agreg./martxoaren 8ajul.), Anna Karlovna (errusieraz: Анна Карловна) izenaz ere ezaguna, Errusiako erreginaordea izan zen bere seme adingabe Ivan VI.aren ordez, hilabete batzuetan zehar, 1740 eta 1741 bitartean.

Anna Leopoldovna

erregeorde

1740ko azaroaren 20a - 1741eko abenduaren 6a
Bizitza
Jaiotzako izen-deituraklisabeth Katharina Christine von Mecklenburg-Schwerin
JaiotzaRostock, 1718ko abenduaren 18a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaKholmogory (en) Itzuli, 1746ko martxoaren 19a (27 urte)
Hobiratze lekuaAnnunciation Church of the Alexander Nevsky Lavra (en) Itzuli
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaKarl Leopold, Duke of Mecklenburg-Schwerin
AmaKatalina Ivanovna Errusiakoa
Ezkontidea(k)Duke Anthony Ulrich of Brunswick (en) Itzuli  (1739ko uztailaren 14a -  1746ko martxoaren 18a)
Seme-alabak
LeinuaHouse of Mecklenburg (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 132443924 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Anna Leopoldovna, jaiotza-izenaz Elisabet Katalina Kristina Mecklenburg-Schweringoa, Rostocken jaio zen 1718ko abenduaren 18an. Ama Katalina Ivanovna Errusiakoa tsarevna zuen, Ivan V.a Errusiakoaren alaba; aita, Karlos Leopoldo Mecklenburg-Schweringoa zuen, Mecklenburg-Schweringo dukea.

1739an Anton Ulrik Brunswick-Wolfenbüttelgoarekin ezkondu zen. 1740ean lehen semea izan zuten, Ivan VI.a. Ana Errusiakoa enperatrizak, 1740ean hil aurretik, ondorengotza bere biloba Ivan VI.aren esku jarri zuen. Ivan VI.a adingabea zenez, bere alaba Anna Leopolvovna erreginaorde jarri zen. Erreginaordetzak hilabeta batzuk besterik ez zuen iraun.

1741eko abenduan Elisabet I.a Errusiakoak estatu kolpea zuzendu zuen, eta honen ondoren Errusiako enperatriza bilakatu zen. Horren ondorioz, Anna Leopoldovna eta bere familia espetxera bidali zituzten eta azkenik erbesteratu zituzten.

1746ko martxoaren 19an hil zen, Aleksei semeaz erditu eta bederatzi egunera, erdiondoko sukar puerperal gaixotasunak jota hil zen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.