Anna Illés

Ibilbidea

2009an, laugarren izan zen Khanty-Mansiysk-en U18 Munduko Txapelketan. Hurrengo urtean, bosgarren egin zuen Napolesko 20 urtez azpiko Europako Txapelketan. 2010ean, brontzezko domina irabazi zuen U17 Europako Txapelketan, eta, 2011n, zilarrezkoa. 2011ko U20 Munduko Txapelketan, bigarren izan zen. Helduen arteko Munduko Txapelketan, bederatzigarren izan zen. 2012an, helduen selekzioko jokalari gisa, brontzezko domina irabazi zuen Europako Txapelketan. Urte berean, podiumeko bigarren postuan egon zen U19 Europako Txapelketan eta U18 Munduko Txapelketan.

2013ko Emakumeen Munduko Waterpolo Ligan, laugarren izan zen. 2013ko Munduko Waterpolo Txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen, eta, junior mailako Munduko Txapelketan, seigarren sailkatu zen.

2014an, laugarren geratu zen bere klubarekin AEBko NCAA Txapelketan[1].

2015eko Emakumeen Munduko Waterpolo Txapelketan, bederatzigarren sailkatu zen. Urrezko domina irabazi zuen 2016ko Emakumeen Europako Waterpolo Txapelketan[2]. 2021era atzeratutako Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortuko zuen taldeko kide izan zen[3].

Olinpiar Jokoak

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, AEBkoaren (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Edina Gangl, Krisztina Garda, Gréta Gurisatti, Anikó Gyöngyössy, Anna Illés, Rita Keszthelyi, Dóra Leimeter, Alda Magyari, Rebecca Parkes, Natasa Rybanska, Dorottya Szilágyi, Gabriella Szűcs eta Vanda Vályi-k[4][5].

Emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[6].

Gainerako emaitzak

Munduko Txapelketa
  • brontzezko domina: 2013
Europako Txapelketa
  • urrezko domina: 2016
  • brontzezko domina: 2012, 2014, 2020
U20 Munduko Kopa
  • zilarrezko domina: 2011
U18ko Munduko Kopa
  • zilarrezko domina: 2012
U19 Europako Txapelketa
  • zilarrezko domina: 2012
U17 Europako Txapelketa
  • zilarrezko domina: 2011
  • brontzezko domina: 2010
Hungariako txapelketa
  • zilarrezko domina: 2012
  • brontzezko domina: 2016, 2019, 2021

Sariak

  • Hungariako Merezimenduko Urrezko Gurutzea (2021)[7]

Erreferentziak

  1. USA:Bolonyai harmadik, Antal és Illés negyedik. waterpolo.hu 20140513.
  2. «Eb 2016: Európa tetején!» waterpolo.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. (Hungarieraz) percre), SZŰCS ANDRÁS (összefoglaló), HARMATH ÁKOS (percről. (2021-08-07). «Tokió 2020: két góllal legyőzte a női válogatott az oroszokat, megv» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. «Anna Krisztina Illés» olympedia.org 2022-01-28an. begiratua(Ingelesez)
  5. «Anna Krisztina Illés» Olympics.com 2022-01-28an begiratua (Gaztelaniaz)
  6. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  7. https://www.origo.hu/sport/egyeni/20211015-allami-kitunteteseket-kaptak-olimpiai-es-paralimpiai-jatekokon-sikeres-sportolok.html

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.