Anna Gabriel
Anna Gabriel i Sabaté (Sallent, Bages, 1975) zuzenbideko irakasle, giza hezitzailea eta politikari katalana da. 2015eko irailetik CUP (Candidatura d'Unitat Popular) erakunde politiko asanblearioko diputatuaren kargua hartu zuen Kataluniako Parlamentuan, 2017 arte bete zuena.
Anna Gabriel | |||||
---|---|---|---|---|---|
2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a Barrutia: Bartzelona Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
2003 - 2011 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Anna Gabriel i Sabaté | ||||
Jaiotza | Sallent, 1975eko irailaren 13a (48 urte) | ||||
Herrialdea | Katalunia | ||||
Bizilekua | Geneva | ||||
Familia | |||||
Ama | Maribel Sabaté | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa | ||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, constitutional lawyer (en) eta gizarte hezitzailea | ||||
Lantokia(k) | Bartzelona | ||||
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa | ||||
Kidetza | Endavant Lanaren Konfederakunde Nagusia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuneko Hautagaitza | ||||
2018ko otsailean erbesterako bidea hartu eta Suitzan errefuxiatu zen, espainiar botere politikoak eta judizialak independentismoagatik auzipetzen saiatu zirenean.
Biografia
Gabriel i Sabaté Sallent izeneko udalerri txiki batean jaio zen, langile klasearen kontzientzia handiko familia batean. Aita Huelvako (Espainia) Minas de Riotinto herrikoa du, meategian lan egitera Sallentera migratua. Ama, ostera, Murtziako (Espainia) meatze-familia batekoa da, Kataluniako Alderdi Sozialista Batuaren militantea. Gabrielen aitona eta birraitona Lanaren Konfederazio Nazionaleko militanteak ziren.
Giza heziketako ikasketak egin ondoren zuzenbidean lizentziatu zen, eta gero eskubide soziolaboralei buruzko master bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
Gaur egun Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide Fakultateko irakaslea da. Aurretik, Kataluniako Generalitateko eta Manresa eta Gironella udalerrietako haurren arretarako zuzendaritza nagusian egona da.
Ibilbide politikoa
Anna Gabrielek 16 urterekin ekin zion militantzia politikoari, herri mailako hainbat erakunde eta plataformatan parte hartuta; besteak beste, herriko erakunde antifaxistan eta Roques Albes elkartean jardun zuen. Giza heziketako ikasketak bukatu ostean, kale-hezitzaile jardun zuen hainbat kontseilu eta entitatetan, eta Katalan Hizkuntzaren aldeko Elkarteen Koordinakundearen sortze-prozesuan parte hartu zuen.
Espainiako Lanaren Konfederakunde Nagusian afiliatuta dago, eta Endavant eta Terra i Llibertat erakundeetako kidea da. 2002az geroztik CUP-CC (Candidatura d'Unitat Popular-Crida Constituent) erakunde politiko asanblearioan militatzen du, eta bere jarduera politiko instituzionala feminismoaren alorrean garatu du nagusiki. Udalerrietan berdintasunaren aldeko plan estrategikoak garatzearen aldekoa da, eta, era berean, parekidetasunaren aldeko eta feminizidioaren aurkako txoke-plan baten beharra aldarrikatzen du.
2004an Europako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztu zen CUP alderdiarekin, zerrendan hirugarrena, eta 2003-2011 urteen bitartean Sallent udalerriko zinegotzia izan zen. 2013an, berriz, hainbat erakunde sozial, politiko eta kulturalek sustatutako Independència per canviar-ho tot ("Independentzia dena aldatzeko") kanpainaren bozeramailea izan zen. 2013-2015 urteen bitartean, ostera, CUP-CC talde parlamentarioaren Bulego Teknikoan jardun zen, koordinatzaile-lanetan. 2015ean, azkenik, CUP erakundearen Bartzelonako zerrendan aurkeztu zen, zerrendan bigarrena, eta izendapen horren bidez CUPek Kataluniako Parlamentuan lortutako hamar aulkietako bat eskuratu zuen.
2017ko udazkenean August Gil Matamala: Al principi de tot hi ha la guerra liburua argitaratuko du, David Fernandezekin batera, Sembra Llibres argitaletxearen eskutik.[1]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Anna Gabriel Sabaté (Sallent): "Som una prova pilot, un laboratori: la fórmula CUP s'està inventant"». Cop de CUP. Viatge a l'ànima i a les arrels de les Candidatures d'Unitat Popular (katalanez). VilaWeb, 2012-10-22. [Kontsulta: 2015-ko irailaren 27].
- González Liste, Ana «Baños : “La CUP sí pactará para romper con el Estado”» (gaztelaniaz). PRISA taldea [Bartzelona], 2015-07-31 [Kontsulta: 2015-ko irailaren 29].
- «Entrevista a Isabel Vallet y Anna Gabriel» (gaztelaniaz). La Haine, 2015-09-25. [Kontsulta: 2015eko urriaren 4].
- «La CUP tria la sallentina Anna Gabriel de número dos per a "l´etapa clau" que obre el 27-S» (katalanez). Regió 7. [Kontsulta: 2015-ko uztailaren 31].
- «Los diez diputados electos». (gaztelaniaz ) La Vanguardia, 2015-10-04, 21. orria.
Kanpo loturak
- Anna Gabriel i Sabaté Twitterren (Katalanez)
- “La independència només és possible sense CiU”. Anna Gabrieli elkarrizketa, 2015. (Katalanez)
- Vilaweben elkarrizketa. 2015eko urriaren 29a. (Katalanez)
- Anna Gabriel: "Municipalisme: propostes per a la ruptura". Perspectives II liburuaren kapitulua. 2014. (Katalanez)