Anna Federmesser

Anna Konstantinovna (Niuta) Federmesser[1] (errusieraz: Анна Константиновна (Нюта) Федермессер; Mosku, 1977ko maiatzaren 11) errusiar langile humanitarioa eta gaixo onkologikoen eskubideen aldeko aktibista da, Vera eta Itsasargia fundazioen sortzailea. Zainketa aringarrien beharrari buruzko kontzientzia sustatzen du.

Anna Federmesser

Bizitza
JaiotzaMosku, 1977ko maiatzaren 11 (46 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
Familia
AmaQ4293573
Hezkuntza
HeziketaMoscow State Linguistic University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmedikua
Enplegatzailea(k)Moscow State School 57 (en) Itzuli
Jasotako sariak

Telegram: nfedermesser Edit the value on Wikidata

Bizitza

Moskun jaio zen Konstantin Federmesser eta Vera Millionstxikova medikuen familian. 1994an Moskuko 1507. eskolan graduatu zen, eta 1995etik 1997ra ingelesa ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean. 17 urte zituela, boluntario lanetan hasi zen errusiar eta britainiar hospizioetan[2].

2000n Moskuko Estatu Hizkuntzalaritza Unibertsitatean graduatu zen, eta 2013an Moskuko Setxenov Unibertsitatean. Aldi berean, 2000tik 2013ra ingelesa irakatsi zuen Moskuko 57. eskolan[2].

2006an Vera (errusieraz: Вера) fundazioa sortu zuen hospizioei eta gaixoei laguntzeko eta zainketa aringarriak eskaintzeko[2]. Garai hartan, Errusiako Osasunaren Babeserako Legeak ez zituen zainketa aringarriak kontuan hartzen[3].

Gainera, minbizia duten haurrentzako zentro bat sortu zuen, Itsasargia (errusieraz: Дом с маяком, translit.: Dom s maiakom) izenekoa, Moskun 2019ko urriaren 5ean ireki zena. Federmesserren arabera, bere amak amets egin zuen erakunde hori sortzearekin urte askotan, baina burokraziak blokeatu zuen hori hamarkadaz[4].

Zainketa aringarrien inguruko sentsibilizazioaren aldeko aktibista da[5]. Lege aldaketak defendatzen ditu eta hospizioak eta zainketa aringarriak barne hartzen dituzten zuzenketak proposatzen ditu[6]. Mina arintzeko sendagaiak behar dituzten gaixo onkologikoen eskubideen defendatzailea ere bada[7][8]. Zainketa aringarriei buruzko informazioa Errusiako mediku unibertsitateen curriculumean sartzea defendatzen du[9]. Gainera, ospitaleetan boluntarioen laguntza legitimatzea iradokitzen du[10].

Ukrainako inbasioa hasi zenean, ongintzazko fundazioetako 80 langilerekin batera eskutitz bat idatzi zuen, gerra eteteko eskatuz[11]. Horren ostean, Vera Fundazioak ez zuen gobernuko diru-laguntza bakar bat ere jaso, aurretik hainbat urtez estatuaren laguntza jasotzen bazuen ere[12].

Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  2. (Errusieraz) «Нюта Федермессер» Сноб (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  3. (Errusieraz) «Новый закон об охране здоровья дает надежду российским хосписам» РИА Новости 2011-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  4. (Errusieraz) Авшалумова, Римма. «Место жизни и счастья» Такие дела 2015-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  5. (Errusieraz) Егорова, Мария. «Молчать нельзя говорить» Известия 2013-06-19 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  6. (Errusieraz) «Федеральный закон от 6 марта 2019 г. N 18-ФЗ "О внесении изменений в Федеральный закон "Об основах охраны здоровья граждан в Российской Федерации" по вопросам оказания паллиативной медицинской помощи"» Российская газета 2019-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  7. (Errusieraz) Резник, Ирина. «Не напрасное самоубийство» Газета.ru 2014-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  8. (Errusieraz) Дьякова-Тиноку, Ксения. «Cтрашный диагноз» Известия 2014-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  9. (Errusieraz) «Сотрудники хосписов не могут получать подготовку в России - эксперты» РИА Новости 2011-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  10. (Errusieraz) Григорян, Анжелина. «Минздрав узаконит больничных волонтеров» Известия 2014-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  11. (Errusieraz) «Хаматова и Федермессер призвали Путина остановить операцию на Украине» РБК 2022-02-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  12. (Errusieraz) Логинова, Рита. ««Последствия войны сводят на нет наши многолетние усилия»» Вёрстка 2023-11-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-11-18) (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.