Ankou
Ankou, kondairazko Bretainiar mitologiaren pertsonai garrantzitsu bat da. Heriotzaren pertsonifizioa da.
Deskribapena
Ankou ez da Heriotza bera, bere morroia baizik. Bere lan edo betebeharra bere gurdi zaharrean hilberrien arimak biltzea da (bretainieraz karr an Ankoù, euskaraz "Ankouren gurdia"). Usadioaren arabera, gizaki bizi batek gurdiaren soinu kirriskatua (wig ha wag) entzun ezkero, berau edo bere inguruko norbait laster hilko denaren aurre iragarpena izan ohi da. Esaten denez, Ankou ikusten duen edonor urte bateko epean hilko da.
Anatole Le Braz eskribau eta folklorista bretoiak honela deskribatzen du Ankou:
« | Ankou "heriotzaren langilea" da (oberour ar maro). Parrokia bateko urteko edozein hilberri bihurtu liteke Ankou-n. Urte batean ohikoa den baino heriotz kopuru handiagoa egon ezkero, Ankou-ari buruz esaten omen da:
-War ma fé, heman zo eun Anko drouk ("Ene Jainkoa, hau Ankou anker bat da"). Askok Ankou gizon zahar eta mehe bat bezala deskribatzen dute, ile adats luzez eta filtrodun kapela beltzez. Beste batzuek ordea, hil-oihal batez bildutako giza eskeleto itxura duela diote, bere bizkarhezur gainean burua gelditu gabe berekiko biraka duelarik, ikustaldi soil batez agindu zaion bere inguruko eskualde osoa ikusi ahal duelarik. Bai kasu batean zein bestean, Ankou-k sega bat du bere eskuan, segaren aho zorrotza kanporalderuntz duelarik eta ez barruraka, ezaugarri honek beste sega arruntetatik ezberdin egiten du. Modu honetan Ankou-k segatzerakoan ez du sega bereganatz ekarrarazten; sarale eta gari moztaile diren segalari guztiek egiten duten alderantzizko moduan, Ankou-k aldiz, sega aurreruntz jaurtikitzen du |
» |
Anatole Le Braz, La Légende de la Mort ("Heriotzaren kondaira") |
Ankou eliza batzuetan irudikatu ohi da, eskeleto itxuraz eta eskuan gezi bat edo sega bat duela, La Martyre-ekoanadibidez. Bere bi eskultura ere badaude, bata egurrezkoa Saint Milliau de Ploumilliau-ko elizan (Côtes-d'Armor) eta bestea Morlaix-ko Musèe des Jacobins (biak XVII. mendekoak).
Euskal mitologiako antzeko izakia
Euskal mitologian Ankouren antzeko izakia Herio litzateke.
Herri kulturan
- Ankou 1978an Fournier marrazkigileak sortutako Spirou komikiaren pertsonai garrantzitsua da eta prezeski "Ankou-a" izenburupean. Bere papera historian originaltasun handikoa da.
- Beste komiki batean ere agertzen da, Alain Deschamps eta Claude Auclair-en Bran Ruz-en. Lan honek Ys hiriaren zeltiar kondaira kontatzen du.
- Hirugaren komiki bat ere bada, Contes de l'Ankou ("Ankou-aren Ipuiak"), gizonak heriotzarekin duen erlazioari buruzko kontakizun laburren sail bat da.
- L' Ankou Rennes-eko amerikar futbol taldearen izena da.