Ankesenamon
Ankesenamon edo, jaiotza izenez, Ankesenpaaton, Akenaton faraoiak, bere Errege Emazte Handi zen Nefertiti ospetsuarekin izan zituen sei alabetatik hirugarrena izan zen, Bere izenak, Atongatik bizi dena esan nahi du. Ez da ezagutzen bere jaiotza data zehatza, baina litekeena da, sortu berri zen Aketaton hiriburuan jaiotako lehen errege printzesetako bat izana.
Ankesenamon | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tebas, ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | Menfis, ? (25/26 urte) | ||
Hobiratze lekua | Erregeen harana | ||
Familia | |||
Aita | Akenaton | ||
Ama | Nefertiti | ||
Ezkontidea(k) | Tutankhamon | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XVIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregina |
Irudikapen askotan agertzen da, bere guraso Aketaton eta Nefertitirekin batera, baita bere bi ahizpa nagusiekin ere. Uste denez, bere aitaren erregealdiaren amaierako une zehatz batean, berarekin ezkondu zen, eta, intzestu honetatik jaiotako alaba bati buruz ere hitz egiten da, Ankesenpaaton-Tasherit.
Edonola ere, bere aita hil zenean, Tutankamonekin ezkondu zen, Akenatonen seme edo anaia, honela, K. a. 1327an Errege Emazte Handi bihurtuz. Bere senarrak, Amon jainkoaren gurtza berrezarri zuenean eta jainko honen omenezko tenpluak berrireki zituenean, bere aitaren iraultza erlijiosoaren ondoren, biek, euren izenak aldatu zituzten, Ankesenamon eta Tutankamongatik.
Egiptoar erregina honen ibilbidea historiatik, laburra izan zen. Tutankamon, bere erregealdiko bederatzigarren urtean hil zenean, Ankesenamon alargun geratu zen eta bere aitona Aÿrekin ezkondu zen, eta, ondoren, egiptoar dokumentuetatik desagertzen da. Honek, egiptoarren betiereko etsai ziren hititei gutun bat idatzi zien erregina alarguna izan zela pentsarazi du, berarekin ezkontzeko printze bat eskatuz, eta, harekin, errege bikote berria izango zelarik. Dahamunzuko kasua da.
Ayren bapateko tronuratzeak, aurrekaririk gabeko itun hura galarazi ondoren izan zela pentsarazten du, eta nahiko logikoa da Ankesenamon erregina alarguna, bere traizioagatik ixilarazia eta are ezabtua ere izana. Hala ere, erregina honen nortasuna aurkitzeke dago, eta beste hipotesi batzuk proposatu dira, Nefertiti, adibidez, azken aldian indarra hartzen ari dena, edo Meritaton, Nefertiti eta Akenatonek izandako alabarik nagusiena.
Ikus, gainera
- Nefertiti
- Tutankamon
- Amarnako erreginak
- Akenaton