Anker
Anker 2019an Brinkolan (Gipuzkoa) sorturiko heavy metal estiloko musika talde bat da.
Anker | |
---|---|
![]() Anker 2023 | |
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Legazpi (Gipuzkoa ![]() |
Musika mota | Heavy Metal Power Metal Metalcore |
Instrumentuak | Ahotsa, Gitarra, Baxua, Bateria |
Urteak | 2019 - Gaur egun |
Erlazionatutako artistak | Elbereth Taldea, Katez, Meliora, Latzen, Su ta Gar, Asgarth, Mendeku Itxua |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Ilun Produkzioak |
Taldekideak | |
Joanes Legarda-Ereño: Ahotsa eta gitarra bakarlaria Jon Unzurrunzaga: Bateria eta ahotsa Unax Antza: Baxua Eneko Altzelai: Gitarra erritmikoa | |
Lehengo taldekideak | |
Jon Ander Arnaiz: Gitarra (2019tik 2020ra) Urko Ventureira: Baxua (2019tik 2023ra) | |
Informazio gehigarria | |
Historia
Anker taldearen sorrera 2019ko udan izan zen, Legazpiko Brinkola auzoan. Eneko Altzelai eta Joanes Legarda-Ereño garaje batean elkartu ziren lehen kantuak sortzeko eta ikasteko. Handik gutxira, Jon Ander Arnaiz batu zen taldera. Hilabete batzuk beranduago, Urko Ventureira sartu zen baxujole gisa. Azkenik, boskotea Jon Unzurrunzaga baterijoleak osatuko zuen, eta Subeltza musika elkarteko lokaletan sartzea lortu zuten "Death Rituals" gisara.
Elbereth taldearen babesarekin lehen laneko abestiak konposatzen aritu ziren pandemia iritsi zen arte. 2020 urtea bukatzear zela Jon Anderrek taldea utzi zuen, eta laukote gisa jarraitu zuten aurrera. Era berean, Anker izena hartzea erabaki zuten.
2021eko Urriaren 10ean Gizagaitza diska kaleratu zuten Aimar Ibarzabalek Ilunprodukzioetan grabatua, eta ondorengo bi urteak haren gira egiten jardun zuten. Bira amaitu ostean Urkok taldea uztea erabaki zuen eta ordutik aurrera Unax Antzak hartu zuen baxujole izatearen ardura.
Ordutik, bi urte eman zituzten haren lehen lanaren bira egiten. 2023ko Urriaren 10ean, Gizagaitza diska atera eta bi urte beranduago, zehazki, haien bigarren lan luzea Lurperatutako Istorioak kaleratu zuten.
Taldekideak
Gaur Egun
- Joanes Legarda-Ereño: Gitarra eta abeslaria.
- Jon Unzurrunzaga: Bateria eta abeslaria.
- Eneko Altzelai: Gitarra
- Unax Antza: Baxua
Lehenagokoak
- Jon Ander Arnaiz: Gitarra (2019-2020)
- Urko Ventureira: Baxua eta koro guturalak (2019-2023)
Kronologia

Diskoak
- Gizagaitza (2021, IlunProdukzioak)
- Lurperatutako Istorioak (2023, IlunProdukzioak)