Ankarako gudua

Ankarako gudua edo Angorako gudua (otomandar turkieraz: آنقره محاربه‌سی, Anḳara Muḥârebesi) 1402. urteko uztailaren 20an gaur egungo Ankaratik ipar-mendebaldera, Çubukeko ordoki inguruan, izan zen. Alde batetik, Timurtar Inperioko armada zegoen, Tamerlanen esanetara; beste aldetik, Otomandar Inperioko armada, Bayezid sultanaren esanetara, Stefan Lazarević jauntxo serbiarrak lagunduta.

Ankarako gudua
Tmirtar konkistak
Ankarako guduaren irudia, mogolek egina
Data1402ko uztailaren 20a
LekuaÇubukeko ordokia, Anatolia
Koordenatuak40°09′N 32°57′E
EmaitzaTimurtar garaipen erabakigarria
Gudulariak
 Timurtar Inperioa  Otomandar Inperioa
Buruzagiak
Tamerlan Bayezid  (GP)
Stefan Lazarević
Indarra
~ 145.000[1] ~ 85.000[1]–120.000[2]

Aurrekariak

Garai hartan, Otomandar Inperioak ia burutua zuen Bizantziar Inperioko antzinako lurraldeen konkista, Serbiari eta zaldun gurutzatu frankoei porrot larriak eraginez. Tamerlanek, bere aldetik, Samarkanda inguruko bere lurraldeetako tropak erabili zituen Errusiatik Txinaraino zihoan inperio bat sortzeko. Ekialde Hurbileko mogol inbasio bortitzean, halabeharrez, otomandarrekin indarrak neurtu behar zituen, eskualdeko erreferente politiko nagusia.

Beyazidek gero akatsa zela frogatu zuena egin zuen: 1400. urtean, Erzincan eta Erzurum gobernatzen zituen Taherten emirraren gaineko bere subiranotasuna inposatzen saiatu zen. Hau Tamerlanen menpekoa eta Asia Txikian bere mugen zaindari gisa egindako lanagatik estimu handia zion. Izan ere, Indiako bere kanpainan harrapatu zuen gerra-elefante bat ere oparitu zion. Horretarako, Beyazidek Qara Yusuf erabili zuen, Ardi Beltzaren Hordako burua eta Tamerlanen etsaia. Bere basailuari laguntzeko, Tamerlanek 1400eko abuztuan Asia Txikira jo zuen. Baina Tamerlanek Sirian mamelukoekin gudukatzen zuen bitartean, Beyazidek Erzincan hartu zuen, Tahertenen familia harrapatuz. Tamerlanek ez zuen berehala errepresaliarik hartu, baizik eta 1401-1402ko negua Karabakhen eta 1402ko udaberria Georgiako mugetan igaro zituen, azkenean 1402ko ekainean Otomandar Inperioa inbaditzeko. Taherten Erzincanen berrezarri zuen, bere tropak Sivas lautadan bildu, eta Kayseriko bidetik Ankararantz abiatu zen, non bere etsaia baitzegoen.

Gudua

Guduak goizeko seietatik iluntzera arte iraun zuen, eta garaiko kronikarien arabera, milioi bat gizon inguru izan ziren tartean. Kopuru horrek gehiegizkoa dirudi, baina bi etsaien tropen eskuragarritasuna kontuan hartuta, arrazoizkoa da batailan gutxienez 400.000-500.000 soldaduk parte hartu zutela.[3][4] Bayezidek herri basailu guztietako tropak eraman zituen. Baina serbiarrak eta Stefan haien errege leial mantendu baziren ere (Kosovoko guduaren ondorengo hitzarmenetan lortutako ohorezko zorra horrela ordainduz)[5][6][7] Aydın, Menteşe, Saruhan eta Kermango turkiarrak, beren printzeak Tamerlanen indarren artean ikusirik, albora aldatu ziren. Tamerlanek Indiatik ekarritako gerra-elefanteak oso ondo erabili zituela dirudi.

Turgut Dincer historialari militarraren esanetan, turko-mongol armadak, Çubuk errekatik gora kokatua (gaur egungo izen bereko hiribildutik Ankararantz doana),[8][9] ingeniaritza lan baten bidez, errekako urak banatzea lortu zuen, otomandar armada urez gabetuz. Anatoliako goi-ordokiko tenperaturak, udaren erdian, 35° baino gehiagora iristen dira, eta otomandar komandanteak ur hornidura berreskuratzen saiatu behar izan zuten, eta horrek Tamerlanen tropen mugimendu inguratzailea erraztu zuen, etsaiaren alboak suntsituz.

Beyazid egun osoan borrokatu zen, 10.000 jenizaroren eta serbiarren tropen buru. Azkenean, ilunabarrean, bere goardia suntsituta ikusi ondoren, alde egitea erabaki zuen. Baina bere zaldia hilda erori zen eta mogolek bere semeetako batekin batera preso hartu zuten.

Ondorioak

Beyazid, hondamendiak umiliatua (historialari batzuek Tamerlanek bere oinak bere zaldiaren gainean jartzeko eskabel gisa erabili zuela diote), handik gutxira hilko zen (1403). Tamerlanek bere kanpaina Asia Txikian jarraituko du, Otomandar hiriburua, Bursa eta Esmirnako Rodasko Zaldunen kokagune kristaua suntsituz. Otomandar lurraldeak, astindu gogor bat jasan zuen, Frigia, Bitinia eta Misia iparraldea, Balkanak eta Bizantziar Inperiotik geratzen zena baino gutxixeago geratu zelarik. Tamerlanek, bere aldetik, otomandarren lurraldeak erasotzeari utzi zion, eta Txinarako espedizio batean murgildu zen, non bere inperioa zatituz, eta, beraz, honek otomandarrentzat zuen mehatxua betiko desagertu zen. Hala eta guztiz ere, otomandarrei pare bat hamarkada kostatu zitzaien jasotako kolpeaz konpontzea.

Erreferentziak

  1. David Nicolle (1983). Armies of the Ottoman Turks, 1300-1774. Londres: Osprey Publishing, p. 29
  2. Robert Henlopen Labberton (1888). New Historical Atlas and General History (MacCoun's Historical Series). Londres: Macmillan.
  3. Edward Gibbon; Henry Hart Milman (1899). The History of the Decline and Fall of the Roman Empire Vol. 6, Peter Fenelon New York: Collier; p. 263
  4. Sutherland Menzies (1880) Turkey, Old and New: historical, geographical and statistical. Londres: W. H. Allen and Co.; p. 65
  5. Bury, John Bagnell (1923). The Cambridge Medieval History. vol. 4. Tanner, J. R., Previté-Orton, C. W., Brooke, Z. N. (eds.). Cambridge: Cambridge University Press. p. 562.
  6. Anzulović, Branimir (1999). Heavenly Serbia: From Myth to Genocide. New York: New York University Press. p. 40. ISBN 0-8147-0671-1.
  7. Prawdin, Michael, & Gérard Chaliand, The Mongol empire, (Transaction Publishers, 2006), p. 495.
  8. Dincer, T., "A new insight on the Military Engineering Strategy used by Timur against Sultan Bayazed I.
  9. Peter Fredet (1893). Modern History: from the coming of Christ and change of the Roman Republic into an Empire, to the year of Our Lord 1888. Baltimore: J. Murphy & Co.; pp. 373-374

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.