Anjali Lama
Anjali Lama (Nepal, 1985a) nepaldar emakumezko modelo transgeneroa da.
Anjali Lama | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | नवीनकुमार वाइवा |
Jaiotza | Nuwakot District (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nepalera |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta trans eskubideen aldeko ekintzailea |
Kidetza | Blue Diamond Society (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
Nepalgo Nuwakot barrutian jaio zen Nabin Waiba jaiotza izenaz.[1] Gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du beti. Hamabi urte zituenean familiako kideei bere burua emakumetzat zeukala aitortu zienean, hauek Lama baztertu zuten.[2]
2009an sexua berresleitzeko ebakuntza partziala egin zioten. Ondoren modelo izateko ibilbideari ekin zion. Nepal herrialdeko historiako lehenengo emakume modelo transgeneroa bihurtu zen. 2017ko Lakmeko Moda Astean (ingelesez: Lakme Fashion Week desfilatu zuen eta ondorioz, bertan desfilatu zuen lehenengo emakume transgeneroa bilakatu zen.[1]
Erreferentziak
- (Ingelesez) CNN. (2017ko otsailaren 3a). Transgender model makes history at Lakmé Fashion Week. (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 2a).
- (Frantsesez) RTL Television. (2017ko urtarrilaren 31). Ce mannequin transgenre défilera en Inde pour la première fois: "Les temps changent, les gens sont devenus plus compréhensifs". (Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 2a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.