Anizeto Zugasti
Anizeto Zugasti Iriondo (Altza, Gipuzkoa, 1904ko apirilaren 17a - Donostia, Gipuzkoa, 1983ko irailaren 4a) apaiza eta euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izanagatik, idazkeraz oso giputza zen, eta inoiz ez zion amore eman euskara batuari.
Anizeto Zugasti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altza, 1904ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1983ko irailaren 4a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
1927an apaiz egin zen, Gasteizko apaizgaitegian ikasi ondoren. Apaiz-laguna eta organo-jotzailea izan zen Lantziegon, eta kaperau Pasai San Pedron, Soraluzen eta Donostian. Zeruko Argia aldizkariko zuzendariorde izan zen 1936 arte. Zeruko Argia, Arantzazu, Egan eta Euskal-Esnalea agerkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak.
Lan nagusiak
- Bareak (1926) ipuina
- Mendi-mendian (1932), olerkiak
- Maiatzeko loreak (Andre Mari'ren loreila) (1950)
- Argibidea (1951)
- Jesus'en Biotza'ren illa (1951)
- Bederatziurrenak (1951)
- Entzi'ko A. Mariari Bederatziurrena (1952)
- Argi-bide txikia (1954)
- Ikasgaiak baserritako neskatxentzat (1955), Nemesio Etxanizen laguntzaz
- Neska-Mutikoentzat Eliz-liburua (1957)
- Itun berria (1967), Orixerekin eta Kerexetarekin batera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.