Anita O'Day
Anita Belle Colton, Anita O'Day izenez ezagunagoa (Chicago, 1919ko urriaren 18a – Los Angeles, Kalifornia, 2006ko azaroaren 23a), jazz abeslari estatubatuarra izan zen. Jazzaren emakumezko ahots garrantzitsuenetakoa da. Estilo tradizionala du, swing eta bop-aren artekoa; inprobisazioaren eta erritmoaren zentzu handia du. Bere ahotsa sakon samarra zen eta beti leuna. Big band batean egin zuen lehen agerraldiak emakumezko abeslarien ohiko irudiarekin hautsi zuen, eta taldeko gainerako musikarien antzeko mailan kokatu zen..
Anita O'Day | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anita Belle Colton |
Jaiotza | Chicago, 1919ko urriaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | West Hollywood (Kalifornia), 2006ko azaroaren 23a (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Senn High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta jazz musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | The Jezebel of Jazz |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Verve Records (en) |
|
Biografia
Amak bultzatuta, oso gaztetatik sartu zen musikaren munduan, dantzari zein abeslari gisa parte hartzen zuen zenbait lehiaketatan. Benny Goodman eta Raymond Scottekin egonaldi laburrak egin ondoren, O'Dayk postu bat lortu zuen Gene Kruparen orkestran 1941ean. Zenbait aste geroago, Krupak Roy Eldridge tronpetajolea kontratatu zuen, eta arrakasta handiak lortu zituen hirukote bat osatu zuen. Aipatzekoak: Let Me Off Uptown, Boogie Blues eta Just a Little Bit South of North Carolina. Aldi labur batez Woody Hermanekin egon ondoren, Kruparekin itzulti zen eta 1943an berriro utzi zuen. Stan Kentonekin egon zen 1944an, eta, azkenik, 1946an bakarka hasi aurretik, berriz ere Kruparekin.
Bere ibilbidea 1955ean lehertu zen Anita (edo This Is Anita) izeneko bere lehen diskoarekin, Vervek kaleratu zuen lehena. Anita O'Day askoz ere preziatuagoa izan zen jazzaren munduan poparen munduan baino, eta maiz abestu zuen jazz-jaialdietan, Louis Armstrong, Thelonious Monk eta George Shearing bezalako musikari ospetsuekin batera. 1958ko Newport Jazz Jaialdian[1] egindako emanaldiak ospetsu bihurtu zuen mundu osoan, Jazz on a Summer's Day[2] izeneko filma egin ondoren.
Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan Verve-rentzat egindako hamalau diskoko serieak Anita O'Day bere garaiko bokalistarik bereizgarrienetako bat bihurtu zuen. Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek bakarrik gainditu zuten. Moldatzaile ugarirekin eta era askotako estiloetan lan egin zuen, Billy Mayrekin swingez betetako lankidetza izan zuen: Anita O'Day Swings Cole Porter with Billy May. The Oscar Peterson Quartet (Anita Sings the Most) diskoarekin, eta Buddy Bregman orkestrarekin ere egin zuen lan (Twursmy).
1967 urtearen inguruan, Anita O'Dayk bere karrera eten behar izan zuen, bere bizimodu biziak eta heroinarekiko zuen mendekotasunak eragindako akidura fisikoagatik.
Droga eta alkoholarekiko mendekotasuna gainditzeko tratamenduan hainbat urte eman ondoren, 1970eko Berlingo Jazzaldian agertokietara itzuli zen, eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, estudioko hainbat disko eta zuzenean, horietako asko Japonian grabatuak eta Emily Records bere diskoetxeak eginak. 90eko hamarkadara arte grabatzen jarraitu du.
1981ean argitaratu zuen bere autobiografia, High Times, Hard Times izenburuarekin
Disko-bilduma
- 1955: This Is Anita (Verve)
- 1956: Pick Yourself Up with Anita O'Day (Verve)
- 1957: Anita Sings the Most (Verve)
- 1958: Anita O'Day Sings the Winners (Universal/Polygram)
- 1959: Cool Heat (Verve)
- 1961: All the Sad Young Men (Verve)
- 1962: Anita O'Day and the Three Sounds (Verve)
- 1976: Anita O'Day Live (Star Line)
Bibliografia
- Giner, Juan [et al.] (2006). Guía universal del jazz moderno. Barcelona: Ma Non Tropo. Págs. 161, 189. ISBN 84-96222-10-1
- Kerascoët (2003). Anita O'day (cómic book + 2 CD) (francés). Éditions Nocturne. ISBN 978-2-84907-011-6
- Shapiro, Harry (2006). Historia del rock y las drogas: la influencia de las drogas en la música popular, desde el jazz hasta el hip-hop. Barcelona: Ma Non Tropo. Cap. 7, pág. 103: Lady Days. ISBN 84-96222-65-9
- Vázquez Sáez, Félix (2010). El libro escuela de la canción y del poema. San Vicente (Alicante): Editorial Club Universitario. Pág. 269. ISBN 978-84-9948-192-0
Erreferentziak
- Anita O’Day - Tea For Two (Live at the 1958 Newport Jazz Festival) [HD. ] (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
- (Ingelesez) Jazz on a Summer's Day (1959). (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).