Anita Ekberg
Kerstin Anita Marianne Ekberg (Malmö, 1931ko irailaren 29a-Rocca di Papa, 2015eko urtarrilaren 11) suediar aktore eta modeloa izan zen. Federico Felliniren La Dolce Vita filmean Fontana di Trevin eszena bat egiteagatik ospetsu bilakatu zen.
Anita Ekberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anita Marianne Ekberg, Kerstin Anita Marianne Ekberg |
Jaiotza | Malmö, 1931ko irailaren 29a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Rocca di Papa, 2015eko urtarrilaren 11 (83 urte) |
Hobiratze lekua | Skanör old cemetery (en) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Aita | Gustav Fredrik Ekberg |
Ezkontidea(k) | Anthony Steel (en) (1956 - 1959) Rik Van Nutter (1963 - 1975) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Malmö Borgarskola (en) Q89903266 |
Hizkuntzak | ingelesa italiera suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, argazki-modeloa, zinema aktorea eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
|
Biografia
Suediakoa zen baina 1960ko hamarkadatik bizi zen Italian. Suediako miss izan zen 19 urte zituenean eta tankera horretako lehiaketetara aurkeztu zen AEBetan. Arraskatarik ez zuen izan eta horregatik, zenbait filmetan parte hartzen hasi zen rol txikiak jokatuz. Bestalde, hainbat moda aldizkaritako lehen orrian ere agertu izan zen.
Baina Federico Fellinik Sylviaren rola eman zion eta 1960ko hamarkada hasierako Italian sekulako arraksta izan zuen. Horregatik, hango beste bi zinemagile ezagunekin ere lan egin zuen: Alberto Sordirekin Scusi, lei è favorevole o contrario?n (1966) eta Vittorio De Sicarekin Sette volte donnan (1967)[1].
Fellinik beste hiru lan egiteko ere deitu zion: Boccaccio '70 (1962), Clowns (1970) eta Ekbergen azken filma izan zen L'intervistarako (1987). Pertsona zakar eta zailaren ospea zuen, eta behin esan zuen berari esker egun zela famatu Fellini, «eta ez alderantziz»[1].
Filmografia hautatua
- Abbott and Costello Go to Mars (1953)
- The Golden Blade (1953)
- Blood Alley (1955)
- Artists and Models (1955)
- War and Peace (1956)
- Back from Eternity (1956)
- Hollywood or Bust (1956)
- Man in the Vault (1956)
- Zarak (1956)
- Interpol (1957)
- Valerie (1957)
- Paris Holiday (1958)
- The Man Inside (1958)
- Screaming Mimi (1958)
- Sheba and the Gladiator (1959)
- La Dolce Vita (1960)
- The Dam of the Yellow River (1960)
- Boccaccio '70 (1962)
- Call Me Bwana (1963)
- 4 for Texas (1963)
- The Alphabet Murders (1965)
- Way...Way Out (1966)
- Fangs of the Living Dead (1969)
- I clowns (1970), bere burua antzeztuz
- Killer Nun (baita Suor Omicidi edo Deadly Habits izenburuez ezaguna) (1978)
- Intervista (1987), bere burua antzeztuz
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anita Ekberg |
- Anita Ekberg aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)