Anita Borg
Anita Borg Naffz (Chicago, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1949ko urtarrilaren 17a – Sonoma, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2003ko apirilaren 6a) informatikaria izan zen. 1994an, Emakumeak Informatikan Grace Hopper Ospakizuna sortu zuen, eta 1997an Emakumearen eta Teknologiaren Institutua.
Anita Borg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1949ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Mukilteo (Washington) |
Heriotza | Sonoma (Kalifornia), 2003ko apirilaren 6a (54 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zientzia Matematikoen Courant Institutua Washingtongo Unibertsitatea (1967 - 1969) |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta ingeniaria |
Enplegatzailea(k) | Digital Equipment Corporation (en) PARC (en) (1997 - 2003) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Association for Computing Machinery |
Ibilbide profesionala
Programazioaren arloan lortu zuen lehenengo lana 1969an izan zen. Nahiz eta matematikak txikitatik asko gustatzen zitzaizkion, ez zuen asmorik izan informatikan jarduteko, eta programazioa bere kabuz ikasi zuen, aseguru-etxe batean lan egiten zuen bitartean. 1981ean, doktore titulua jaso zuen Informatikan, New Yorkeko Unibertsitatean. Haren disertazioan hitz egin zuen sistema operatibo batean sinkronizazioaren eraginkortasunari buruz.
Doktore titulua lortu eta gero, Borgek lau urte eman zituen Unixen oinarritutako sistema operatibo bat garatzeko lanetan, lehenengo New Jerseyko Auragen Systems Corporationentzat, eta ondoren Nixdorf Computer konpainiarekin Alemanian.
1986an Digital Equipment Corporation-era batu zen, non 12 urtez lan egin zuen; lehenik eta behin, Western Research Laboratory konpainian, eta ondoren Digital Equipment enpresan. Han garatu eta patentatu zuen norabide osoko arrastoak sortzeko metodoa, zeina abiadura handiko memoria-sistemen analisi eta diseinurako baliagarria den.
Borgek berak 1987an fundatutako Systers[1] lortutako esperientziari esker, posta elektroniko bidezko komunikazioan lan egiten hasi zen. Network Systems Laboratory konpainian ingeniari aholkulari ziharduela, MECCA garatu zuen, Komunitate birtualen artean komunikazioa gauzatzeko, sarean eta posta elektronikoan oinarritutako sistema, hain zuzen ere.[2] 1997an Borgek Digital Equipment Corporation utzi eta Xerox PARCeko Teknologia Liderreko Bulegoan ikerlari hasi zen. Xeroxen hasi eta gutxira, Emakumearen eta Teknologiaren Institutua sortu zuen, 1994an Emakumeak Informatikan Grace Hopper Ospakizuna sortu eta gero.
Teknologia arloan dauden emakumeei babesa
Borgek lan egin zuen emakumeek teknologian presentzia handiagoa izateko. Haren helburuetako bat 2020. urterako informatika lanbidean emakumeak % 50 izatea zen.[3] Borrokatu zen gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko arlo teknologikoan eta maila guztietan, eta emakumeek presentzia izateko teknologiak eragin handia zuen arloetan, teknologiaz probetxu atera zezaten.
2003an, bere omenez, Emakumearen eta Teknologiaren Institutuari Emakumearen eta Teknologiaren Anita Borg Institutua[4] izena jarri zioten.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Systers Info Page» www.systers.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
- (Ingelesez) «WITI Login and Signup» WITI (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
- «AnitaB_org» YouTube (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
- (Ingelesez) Jerin, Meher Nigar. (2011-04-15). «Jaunt: Anita Borg Institute for Women and Technology: Believing in Technological Women» Jaunt (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).