Anisogamia

Anisogamia edo heterogamia egitura eta neurri desberdineko gametoak elkartuz egiten den ugalketa mota da. Mota bereko har eta emeetan sexu kromosomak desberdinak izaten dira; gizakiarengan, adibidez, emakumeen bi sexu kromosomak berdinak dira (XX), eta gizonenak berriz desberdinak (XY). Elkar gurutzatuz gero mutilak (XY) ala neskak (XX) sortzen dira. Kasu honetan heterogamia duen sexua gizonarena dela esaten da. Beste mota batzuetan heterogamia duen sexua emearena da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.