Anish Kapoor
Sir Anish Kapoor (Bombay, 1954ko martxoaren 12a) indiar eskultorea. Ingalaterran ikasi eta trebatu zen eskultore gisa. Bakarkako lehen erakusketa 1980an egin zuen, Patrice Alexandreren Parisko estudioan. 1990ean, Veneziako XLIV. Bi Urtekoaren pabilioi britainiarrean hartu zuen parte, eta nazioarteko sari garrantzitsu bat eman zioten han: 2000 Saria. Urte berean, marrazki-erakusketa bat egin zuen Londresko Tate Galleryn, eta eskultura-erakusketa, Grenobleko Magasinen. Oso kritika onak izan zituzten biek. Hurrengo urtean, azken lanen erakusketa harrigarri eta zoragarria egin zuen Madrilen, El Retiroko Palacio de Velázquezen.
Anish Kapoor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mumbai, 1954ko martxoaren 12a (70 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua India |
Bizilekua | Londres |
Talde etnikoa | indiarra |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Chelsea College of Art and Design (en) Hornsey College of Art (en) Middlesex University (en) European Ceramics Work Center (en) (1994ko urriaren 18a - 1994ko urriaren 31) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Paul Neagu (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, artista bisuala, margolaria, arkitektoa, eszenografoa, marrazkilaria eta bitxi diseinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Londres |
Enplegatzailea(k) | University of Wolverhampton (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts |
Mugimendua | Arte garaikidea |
Genero artistikoa | arte publikoa arte abstraktua |
anishkapoor.com | |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anish Kapoor |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.