Anis-azpibeltz

Anis-azpibeltza (Agaricus silvicola) Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Jateko ona, baina Agaricus xanthoderma toxikoarekin nahasteko arriskuarekin.

Anis-azpibeltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus sylvicola
Peck, 1872
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 9 cm arteko diametrokoa, zuri garbi edo zuri-krema kolorekoa, kromo-horiz zikindua edo laranja zurbilez. Globo itxurakoa, gero erdi-esferikoa, azkenean laua. Azala bereizteko erraza, lodia, zaila, lehorra, leuna, zetaduna, distiratsua eta satinatua.

Orriak: Hasieran gris-arrosa zurbil kolorekoak, gero marroi-haragi kolorekoak, azkenik marroi-txokolate kolorekoak, oso estu, desberdinak eta oinetik bereiziak.

Hanka: Liraina, banangarria, oinarrirantz lodituta, zuri grisaxka, hori-arrosaz tindatua, purpura kolorekoa eraztunetik gora. Eraztun iraunkorra, baina hauskorra, mehea eta biguna.

Haragia: Zuria, mehea, marroia zahartzean, zapore gozokoa eta anis usain sendokoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Silvicola epitetoa latinetik dator, basoetako biztanle esan nahi duen "silvicola" hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna

Jangarri ona eta gustagarria, bere anis usain atseginagatik.[3]

Nahasketa arriskua

Amanita verna eta Amanita virosa hilgarriekin, Amanitak bolba dute oinarrian eta Agaricus generokoek ez. Gainera, Amaniten orriak eta esporak erabat zuriak dira.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Hostoerorkorren eta erretxinadunen basoetan arrunta, talde txikitan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 333 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 297 or. ISBN 84-282-0666-X..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 334 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 69 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.