Aniren Papiroa
Aniko Papiroa Hilen Liburuaren bertsiorik ezagunena da. Uste denez, XVIII. dinastian idatzia izan zen, gutxi gora-behera, K.a. 1300. urtean, eta, aurkitu diren Liburuko testu guztien artean, atal gehien dituena da, guztiak epaiketaren pauso bakoitza azaltzen duten marrazkiekin apainduta.
Aniren Papiroa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. 1250 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Papiroa |
Dimentsioak | 42 () × 67 () cm |
Kokapena | |
Lekua | British Museum |
Bilduma | British Museum |
Inbentarioa | EA10470,3 |
Gaurko egunetara heldu den papiro hendienetako bat da, ia 26 metroko luzera baitu. British Museumeko funtsen zati da 1888tik, Luxorretik gertu, Ernest Wallis Budgeek aurkitu zuenean, museoko erosketa agenteak, XVIII. dinastiako hilobi batean.
Deskribapena
Egiptologoak, papiroa idatzi zutenak hiru eskriba izan zirenaren kontuan ados daude, idazkera ezberdinak baititu, baina eskola berekoak: Deir el-Medinako kofradia, marrazki guztiak pertsona bakarrak eginak direlarik, horietako batzuk, elkarren arteko kopiak. Aniren izena idazkera ezberdin batekin agertzen da, eta zurizko espazioetan tartekatua, hortaz, erosi zuen pertsona izan daiteke.
Liburuaren "bertsio tebastarra" deiturikoaren zati da, ordena finkorik gabeko atalekin. (XXVI. dinastiatik Ptolomeotar dinastiararte "bertsio saitarra" erabili zen, ordena finko bat zuena.)
Hiru papiro laminekin osatuta dago, elkarren artean itsatsiak, eta sei sekziotan banatua, horietako bakoitzak 1,5 eta 8 metro arteko luzera duelarik. Testuak, 23.6 metro hartzen ditu. Bildua, eta papirozko zinta zabal batekin eutsia zegoen.
Ani
Testuan, Ani nor den agertzen da. "Benetazko erret eskriba, eskriba eta jainko guztien ofrenda jainkotiarren administratzailea", "Abidoseko jaunen aletegiaren gobernaria eta Tebaseko jaunen ofrenda jainkotiarren eskriba" eta "Iparraldeko eta Hegoaldeko jaun maitatua". Hau da, kargu altu bat zuen, baina bere titulua ez zen ohorezkoa: benetako eskriba eta administratzailea zen.
Bere emaztea, Tutu, "Amonen Jainkoaren Emazteen Etxe"ko andrea zean, eta sistroa eta lepokoarekin irudikatua dago, bere lanbideko tresnak.
Ziuraski aurreko papiro bat probestu izana gora-behera, eta, hortaz, guztia berarentzat egina ez izan arren, marrazkiak bai izan ziren beretzat eginak, bera eta bere emazte zen Tutu aipatzen baitute. Honek, bere lanbidearen ezagutza baieztatzen du, eta, ziuraski, artistak hautatzeaz gain, egitean ere parte hartu zuen. Beste alde batetik, Amonen apaiz andere batekin ezkonduta egoteak bere kargu altuak sinesgarri egiten ditu.
Hilen Liburuaren kopia hauek oso garestiak zirela kontutan hartuta, eta pertsona gehienek, eurekin, atalen bat bakarrik lurpera zezaketela, batzuetan apaindu gabe, oso apaindua daogen tamaina handiko papiro honek, Aniren gizarte posizioa eta aberastasuna zenbaterainokoa izan zitekeen adierazten du.
Testua
Dirudienez, testua irudietara egokitu zen (eta ez alderantziz, ohikoena izango litzatekeena). Horrela bakarrik azal daitezke beste bertsio batzuekin dituen ezberdintasun batzuk, zeinuen aldaketa batzuk, baita XVIII. atalaren errepikapena edo XVII. ez izatea ere, behar sinbolikoekin zerikusia izan dezaketena. Beste alde batetik, marrazkietako batzuen azalpenak, testua bera baino konplexuagoak dira.
Liburua, hildakoaren kak Duatean, bideko arriskuak gainditu Osirisen epaiketara iritsi arte, eta hau beste munduan betirako bizi ahal izateko arrakastaz gainditzeko eman beharreko pausoen xehetasunez beteriko gida bat da. Aniko Papiroa edo Hilen Liburuaren benetako izenburua, "Egunera irtetzeko Liburua" da, izenburua, Betiereko iratzartzea bezala itzul daitekeen arren.
Historian, eragin gehien izan duen liburuetako bat da, eta egipziarren erreferentzia erlijiosoa hiru mila urte baino gehiagoz.
Aniko Papiroaren bertsioa, bere kontserbazio onagatik, bere deskribapen eta bere egituragatik, Hilen Liburuaren azterketaren iturririk hoberena da eta tebastar bertsioaren bertsiorik baimendutakoena.
Wallis Budgek, 1895ean hieroglifoen itzulpen eta transliterazio bat argitaratu zuen, irudien deskribapenezko iruzkinekin, itzulpen literal bat eta beste itzulpen egokitu batekin.