Aniela Wolberg

Aniela Franciszka Wolberg (Czestochowa, Polonia, 1907ko urriaren 14a Varsovia, 1937ko urriaren 11) poloniar anarkista izan zen.

Aniela Wolberg
Bizitza
JaiotzaCzęstochowa, 1907ko urriaren 14a
HeriotzaVarsovia, 1937ko urriaren 11 (29 urte)
Jarduerak
Jarduerakkimikaria

Biografía

Aniela Wolberg Czestochowan jaio zen, Polonian, 1907ko urriaren 14an, familia judu batean. Unibertsitatean ikasten ari zela, ideia anarkistak zituzten kideekin harremanetan jarri zen. Poloniar Federazio Anarkistako (Federacja Anarchistyczna) kide izan zen 1926az geroztik. Bere jaioterrian hasi zituen ikasketak, baina Frantzian, Parisen eta Montpellierren jarraitu zuen ikasten. Frantzian, talde anarkista poloniarrekin lankidetzan jarraitu zuen urrunetik, baina harremanak izan zituen Frantziako erakunde libertarioekin ere, hala nola CGTrekin (Lanaren Konfederazio Orokorra - Sindikalista Iraultzailea) edo erbesteko talde anarkista espainiarrekin. Behin baino gehiagotan kolaboratu zuen prentsa libertarioarekin Proletariat, Walka (borroka) edo Walka Klas (klase-borroka) bezalako mugimendu poloniarreko aldizkarietan

Frantziatik Poloniara erbesteratu zuten 1932an egindako anarkista jardueren ondorioz. Urte horretan bertan, Polonian, Federazio Anarkistako idazkari izendatu zuten. 1934an kartzelan sartu zuten denboraldi labur baterako. Espainian ere egon zen 1936an, gerra zibilean. 1937ko urriaren 11n hil zen Varsovian, ebakuntza kirurgiko batean arazoak izan ondoren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.