Ani
Ani (armenieraz: Անի; grezieraz: Ἄνιον, Ánion; latinez: Abnicum; turkieraz: Anı) Erdi Aroko armeniar hiri bat da, gaur egungo Turkiako Kars probintzian, Kars hiriburutik 48 kilometro ekialdera dagoena, eta Akhurian ibaiarekin mugakide duena.
Ani | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Kars probintzia |
Ur-masa | Akhurian River (en) |
Koordenatuak | 40°30′27″N 43°34′22″E |
Suntsipena | 1319 |
Arkitektura | |
Azalera | 250,7 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii), (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 1518 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2016 (XL. bilkura) |
|
Ekialdean, ibaiak eta, mendebaldean, Bostanlar haranak babesten zuten. X. mendearen amaieran, Bagratidarren Armeniako hiriburu bihurtu zen. Bere urrezko aroan, 100.000 biztanle baino gehixeago zituen, eta Bagdad, Kairo edo Konstantinoplarekin lehiatzen zen. "1001 elizen hiria" deitzen zioten bere eraikin erlijioso ugariengatik, bere eraikuntza guztiak garaiko egitura tekniko eta artistikoki aurreratuenen artean zeudelarik.[1]
1064an Seljuktarrek Bizantziar Inperioari kendu zioten. 1071eko Manzikerteko guduaren ondoren, otomandar subiranotasuna sendotu zen, mongolek 1236an inbaditu zuten arte. 1319an, lurrikara batek suntsitu zuen, eta, honen ondoren, gainbehera hasi zen, eta, pixkanaka-pixkanaka, hustu zuten.
2016ko uztailean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Ani, a Disputed City Haunted by History» The Economist 2006-6-15.