Angostura de Paine
Angostura de Paine, soilik Angostura ere deitua, Santiagoko metropolitar eskualdea eta O'Higgins eskualdearen arteko mugan, iparraldean duen Paine eta hegoaldean duen Mostazalen artean dagoen Txileko hiri bat da.
Geografia
Geografikoki Angostura de Paine toki esanguratsu bat da toki honetan nabarmen hurbiltzen diren ekialdean duen Andeen eta mendebaldean duen Kostaldeko Mendilerroaren arteko pasabide estu bat bait da. Egoera hau Pelequendik (hemen ere estugune bat dagoelarik) hegoaldera gertatzen denaren ezberdina da, non Tarteko Beheragunea deritzon batasun geografikoak Erdialdeko Harana izena jasotzen duen, bi mendilerroen arteko lautada zabalak izateagatik bereizten dena.
Angostura de Painek Santiagoko arroa, non herrialdeko hiriburua den Santiago dagoen, Rancaguako arrotik banatzen du, non Rancagua hiria dagoen, O'Higgins eskualdearen hiriburua.
Hiri honetatik Angostura ibaia igarotzen da.
Historia
Hiriaren izenaren jatorria bi izenez osatua dago: Angostura, mendilerroen arteko pasabide estu bat izateagatik, eta "de Paine", Paine herriagatik jaso zuena, kolonia garaian hazienda handi bat bihurtu zena eta jabe bezala XIX. mendearen hasieran Paula Jaraquemada izan zuena. Hazienda honen azalera Angosturaraino iristen zen, hau "de Paine" gehigarriarekin bataiatua geratuz.
1814an, José Miguel Carrerak defentsa abertzalea Angostura de Painen ezartzea proposatu zuen, alderdi errealistaren Santiagorako hegoaldeko sarrera zaintzeko, urte horretan bertan Rancaguan gertatutako gudua irabazi zuena. Neurria Bernardo O'Higginsek baztertu egin zuen, hauek ez baitziren Rancaguatik Santiagorako bide bakarrak, Chada eta Aculeoko pasabideak existitzen baitziren. Carreraren ideia jarraituz gero, abertzaleak bi aldetik erasoak izango ziren.
« | Angosturako tokiak, hain zuzen ere, erresistentziarako abantaila handiak zituen, baina don José Miguelek bi suren artean gera zitekeela ahazten zuen, porrota eragozteko modurik gabe etsaiak bere posizioak albotzeko zuhurtasuna izanez gero, bere infanteak gertuko mendilerroetatik desfilaraziz, eta funtsezkoa zen buruzagi errealistak oso traketsak izatea baldintza hori ez probesteko. Diego Barros Arana, Historia General de la Independencia | » |
Txiletik igaro zenean Mary Graham idazle ingelesa Angostura de Painetik igaro zen 1822an, istorio hau 1822an Txilen eman nuen denboraren egunerokoa liburuan idatzi zuelarik 1824an.
« | Azkenean Paine Estugunearen ertzean zegoen bide lokatztsu eta kaxkar batera iritsi ginen, hemen ia Pangue minoraino hedatzen den eta Angostura de Paine bide estua eratzen duen mendilerroaren kontrahorma batetik azkar jaisten dena, ohi Angostura deitua, nondik Rancaguako bidea doan. Painetik, non postetxe bat dagoen, bidea zuhaitz bikainezko bi hilararen artean doa, nagusiki maiteneak, eta landetxeek eta landategi ederrek ordezten dute igaro berri dugun lautada zabal eta mortua. Mary Graham, 1822ko irailak 9 | » |
Garraioak
Angostura de Painetik Ruta 5-CH igarotzen da, Autopista del Maipo enpresari emana. Ibilbidea, puntu honetan, bi bidetan banatzen da. Iparraldetik Hegoalderako norantzan doana Angostura ibaiaren ertzetik igarotzen da, Hegoaldetik Iparralderako norantzan doana Andeetatik datorren mendilerroko muino baten azpiko tunel batetik igarotzen den bitartean. Bi errepideak elkartzen diren tokian (autobideko 57. kilometroa) honek ere Angostura izena duen bidesari gunea dago.
Trenbidea ere Angostura de Painetik igarotzen da, Metrotreneko Hospital eta San Francisco geltokiak elkartuz.
Erakargarritasun turistikoak
Hiriko interesguneetakoren batzuk Monticello Grand Casino, 2008an eraikia, eta Country Club Angostura dira.
Ikus, gainera
- Promaucaes
- Pucará de la Compañía