Anglo-Vasco-Navarro trenbidea
Anglo-Vasco-Navarro trenbidea —laburturik, Vasco-Navarro trenbidea, Anglo-Vasco trenbidea eta Angloa izenez ere ezaguna[1]— Bergara (Gipuzkoa) eta Lizarra (Nafarroa), Gasteiztik zehar lotzen zituen trenbide estuko burdinbidea zen, The Anglo-Vasco-Navarro Railway Company Limited konpainiak 1887. urtean eraikitzen hasia. 143 km-ko luzera zuen, eta Debagoiena Gipuzkoan, Lautada eta Mendialdea Araban eta Estellerria Nafarroan gurutzatzen zituen.[2] 1889tik 1967ko abenduaren 31 arte jardun zuen. Bere osoan, ordea, 1927tik izan zen indarrean, orduan ireki baitzen Gasteiz eta Lizarra arteko ibiltartea.
Bide berdeak
Gaur egun, trenbideko hainbat zati bide berde dira:
- Gipuzkoan, Debarroko Soraluze-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza ibilbidea.[3][12] [4] Soraluzetik Bergarako Mekolalde-Osintxura doan tarte txikia aspaldiko Debako trenarena zen (Matzagatik Zumarragara zihoana), eta ez Anglo-Vasco-Navarrorena.
- Araban, Zadorrako Bide Berdea: Arlaban-Gasteiz.[5] Araba eta Gipuzkoa arteko muga den Arlabaneko mendatetik, Gamarrako parkeko Eskalmendiko aparkalekuraino.[6]
- Araban ere bai, Gasteiztik Dulantzira Laminarioko tuneleraino.[7][6] Arabako Lautadaren ekialdea zeharkatzen du Dulantziraino, Estibalizko santutegira hurbiltzeko aukera eskaintzen duela.
- Araba eta Nafarroan, Maeztu-Acedo-Murieta[8][9][10] Gasteiztik etorrita Laminarioko tunela bertatik pasatzeko egoera onean ez dagoenez, trenbideko hurrengo zatiari ekiteko aukera onena Maeztutik abiatzea da. Antzinako bide honek Arabako mendialdearen bihotz berdea zeharkatzen du Lizarrara bidean. Arabako zatia geografia malkartsudun paisaiatik doa eta interes naturalistiko handiko inguruak ditu, hala nola, Izkiko parke naturala, Entzia mendilerroa eta Ega-Berron ibaia. Ega-Berron ibai horretan sortu ziren herrietatik doa ibilbidea. Gero Nafarroan sartuta Zuñigatik Murietaraino kolore suabeak eta zereal-soroak ikusten dira nonahi mendien artean zulatutako bide horren inguruan. "Cangrejero" ere esaten zioten tren horri. Bidea ez dago ondo egokituta baina Lizarrako aspaldiko tren geltokiraino ere ailegatu daiteke.
Mapak
Galeria
- Vasco-Navarro trenbidea- Rotalde-ko azpizentrala
- Maeztuko geltokia.
- Antoñanako geltokia
- Antoñanako geltokiaren ondoko eraikin osagarria.
- Arkijasko (Zuñiga) tunelaren ekialdeko sarrera
- Arkijasko (Zuñiga) tunelaren barrualdea
- Eskoriatzako tren geltokia izan zena.[15]
- Landako tren geltokia izan zena.
- Aberasturiko tren geltokia, Araban
Geltokiak
Bergara-Gasteiz
- Gipuzkoa
- Mekolalde, Osintxu, Bergara (Debako trenarekiko lotunea eta Durangora zein Zumarragara joateko aukera)
- Bergara
- Elorregi
- Arrasate
- Aretxabaleta
- Eskoriatza[16][15]
- Mazmela
- Marin
- Leintz Gatzaga
- Araba
- Oñatirako adarra
Gasteiz-Lizarra
- Araba
- Estibalitzerako adarra
- Trokoniz
- Gauna
- Erentxun
- Uribarri Jauregi
- Laminoria
- Zekuiano
- Maeztu
- Atauri
- Antoñana (bertan dago Vasco-Navarroaren Bide Berdearen interpretazio-zentroa)
- Santikurutze Kanpezu
- Nafarroa
Babesa
2023an Eusko Jaurlaritzak Vasco-Navarro trenbidearen Euskadiko tartea Babes Bereziko Kultura-Ondare izendatu zuen, Monumentu-multzoaren kategoriarekin. trenbidearen trazadura, obra zibila (zubiak, gaineko eta azpiko pasabideak, tunelak…), arkitektura (geltokiak, biltegiak…), elementu osagarriak (geralekuak, lubakiak, erreken gaineko zubi txikiak eta ondare higigarriek (tren-makinek eta bagoiak) babesten ditu.[17]
Erreferentziak
- Rikardo ARREGI: «Iñaki Varona eta Angloa», Deia, 2009-03-23.
- SLU, Herritar Berri. (2018-01-25). «Gasteizetik igarota Bergaratik Lizarraraino zihoan trenbidea» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2018-01-29).
- «Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «OpenStreetMap. Debarroko bizikleta bideak. Soraluze-Bergara-Eskoriatza eta San Prudentzio-Oñati» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «Vitoria-Gasteiz - Arlaban - Vitoria-Gasteiz - Arlaban - rutasverdes - web.araba.eus» rutasverdes.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «OpenStreetMap. Arlaban-Gasteiz-AlegriaDulantzi bide berdearen mapa.» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «Vitoria-Gasteiz - Túnel de Laminoria - Vitoria-Gasteiz - Túnel de Laminoria - rutasverdes - web.araba.eus» rutasverdes.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «Tunel de Laminoria - Acedo - Tunel de Laminoria - Acedo - rutasverdes - web.araba.eus» rutasverdes.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «OpenStreetMap. Maeztu-Acedo-Murieta bide berdearen mapa.» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- Vasco Navarro trenbidearen bide berdearen natura-bidea. (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «OpenStreetMap. Soraluze-Eskoriatza bide berdea.» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «OpenStreetMap. Arlaban-Gasteiz-Dulantzi bide berdea.» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «OpenStreetMap. Maeztu-Zuñiga-Acedo-Murieta» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- «Gipuzkoako foru-bidegorrien sarea» (PDF) Gipuzkoako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- «ESKORIATZA Iruditan (Anglo-Vasco-Navarro trenbideko geltokiak-eta ikusteko argazki zaharrak).» iruditan.eskoriatza.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).
- «ESKORIATZA Iruditan» iruditan.eskoriatza.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).
- Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritzak Vasco-Navarro trenbidearen Euskadiko tartea Babes Bereziko Kultura-Ondare izendatu du, Monumentu-multzoaren kategoriarekin (Gobernu Bilera 2023-10-24)» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-26).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- «Vasco Navarro trena», Hiru.com.
- Josemari VÉLEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA: «Vitoria-Gasteiz-Malzaga trenbidea», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Iparralderantz Anglo-Vasco-Navarro trenbidetik, Gasteizko Udala.
- Margolanak tuneletan.