Anglo-Vasco

Anglo-Vasco Gasteizko (Araba) auzoa da. Bere izena aspaldi Gasteiz zeharkatzen zuen bide estuko trenbideari zor dio. Tren-linea honek, Anglo-Vasco-Navarro deiturikoak, 1888tik 1968ra jardun zuen Bergara eta Lizarra arteko bidean. Auzoa Gasteizko Alde Zaharraren ekialdean dago (alde horretarantz egin zen lehen hiri hedapena izan zen), eta bere mendebaldean Obispo Ballester kalea eta Herrandarren kalea dira muga, hain zuzen trenaren igarobidean sortu ziren kaleak trenbidea desagertu ondoren.

Anglo-Vasco
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′N 2°40′W
Demografia

Auzoaren zati bati, San Anton plazaren ekialdera 70ko hamarkadan eraikitako etxebizitza-poligonoari, Aranbide esaten zaio. Lantegi batzuk ordezkatu zituen.

2005ean 4.923 biztanle zituen El Anglo auzo osoak. Gasteizko auzo berrien eraikuntza dela-eta, El Anglo-ren biztanleria zertxobait jaisten ari da azken urteotan, eta, 2008an, 4.707 biztanle zituen.

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.