Anglo-espainiar Gerra (1585-1604)

Anglo-espainiar Gerra (1585-1604) isabeldar Ingalaterrako Erresuma eta Filipe II.aren Espainia arteko aldizkako gatazka izan zen.

Anglo-espainiar Gerra
Herrialde bien negoziatzaileak Somerset Housen.
Data1585-1604
LekuaAtlantiko, Mantxako kanala, Espainia, Mendebaldeko Indiak, Ingalaterra, Irlanda, Herbehereak
EmaitzaLondresko ituna: Status quo ante bellum
Gudulariak
 Ingalaterra
 Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
 Espainia
Buruzagiak
Ingalaterra Elisabet I.a Ingalaterrakoa
Ingalaterra Francis Drake
Ingalaterra John Hawkins
Ingalaterra John Norreys
Ingalaterra Robert Dudley
Ingalaterra Charles Howard
Ingalaterra Robert Devereux
Ingalaterra Martin Frobisher
Ingalaterra Henry Seymour
Ingalaterra Charles Blount
Ingalaterra Walter Raleigh
Espainia Filipe II.a Espainiakoa
Espainia Filipe III.a Espainiakoa
Espainia Juan del Águila
Espainia Álvaro de Bazán
Espainia Alexandro Farnese
Espainia Alonso Pérez de Guzmán
Espainia Alonso de Bazán
Espainia Juan Martinez de Rekalde
Espainia Miguel Okendo
Espainia Martin Bertendona
Espainia Francisco de Toledo
Espainia Karlos Amezketa
Espainia Pedro Zubiaur
Artikulu hau 1585-1604ko gerrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anglo-espainiar Gerra».

Hasieran, ingelesek zenbait garaipen izan zituzten, tartean Cádizen (1587)[1] eta Itsas Armada Garaiezinaren galearen (1588), baina gero porrot egin zuten, tartean Ingeles Armada (1589), San Juango guduan eta Essex–Raleigh espedizioan (1595 eta 1597). Espainiarrek Ingalaterra inbaditzeko beste bi saiakera (1596 eta 1597an) egin bazuten ere, ezin izan zuten ezer lortu.

XVII. mendearen hasieran gerra itopuntuan zegoen Herbehereetan, Frantzian eta Irlandan.[2] Hori zela eta, 1604an Londresko ituna sinatu zuten: Ingalaterrak eta Espainiak beren esku-hartze militarrak eten zituzten Herbehereetan eta Irlandan eta ingelesek bere kortsarioak eten zituzten.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.