Angkor
Angkor (khmereraz: អង្គរ, batzuetan Yasodharapura izenaz ezaguna) Khmer Inperioaren antzinako hiri garrantzitsu bat izan zen, IX eta XV. mendeen artean. Haren hondakinak Siem Reap hiritik gertu daude, Siem Reap probintzian, Kanbodian. UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1992an[1].
Angkor | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Angkor | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kanbodia |
Province of Cambodia | Siem Reap Province |
Koordenatuak | 13°26′00″N 103°50′00″E |
Historia eta erabilera | |
Gizateriaren Ondarea arriskuana | 1992 - 2004 |
Siege of Angkor | |
Arkitektura | |
Azalera | 35.100 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii), (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 668-001 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Gunea berriki berreskuratu da oihanetik, Angkor Wat tenplua izan ezik, Vishnu jainko hinduistari eskainia, duela mende askotatik hona, monje budistek mantendutakoa.
Angkor sanskritozko hitza da, hiriari erreferentzia egiten diona; thom eta wat gaur egungo khmererazko hitzak dira. hurrenez hurren, "handi" eta "tenplu" esan nahi dute. Horrela, beraz, Angkor Thom Hiri Handia dela uler daiteke eta Angkor Wat, Tenpluaren Hiria. Tenpluen antolaketa eta eraikuntza ulertzeko, komeni da Meru Mendiaren jatorri sinbolikoa begiratzea, jainkoen egoitza eta unibertso hinduaren erdigunetzat hartzen dena.
Guneak
Eremuak garrantzi handiko hainbat gune arkeologiko ditu:
- Erdialdeko Angkor
- Angkor Wat
- Ta Prohm
- Phnom Bakheng
- Baksei Chamkrong
- Prasat Bei
- Thma Bay Kaek
- Angkor Thom
- Baphuon
- Bayon
- Phimeanakas
- Elefanteen terraza
- Errege legendunaren terraza
- Tep Pranam
- Preah Palilay
- Preah Pithu
- Prasat Suor Prat
- Mangalārtha
- Khleang
- Ekialdeko Angkor
- Thommanon
- Chau Say Tevoda
- Spean Thma
- Ospitaleko kapera
- Ta Keo
- Ta Prohm (Rājavihara)
- Kutiçvara
- Banteay Kdei
- Srah Srang
- Prasat Kravan
- Bat Chum
- Ekialdeko Baray
- Preah Rup
- Ekialdeko Mebon
- Banteay Samré
- Ipar-Ekialdeko Angkor
- Preah Khan
- Neak Pean
- Krol Ko
- Ta Som
- Mendebaldeko Baray
- Mendebaldeko Mebon
- Ak Yum
- Phnom Krom
- Roluos (Hariharalaya), 10 km hego-ekialderatz
- Bakong
- Lolei
- Preah Ko
- Iśvarapura, 20 km ipar-mendebalderantz
Munduko Zazpi Mirari Berriak
Angkor Munduko Zazpi Mirari Berrien lehiaketan zerrendatu zen, baina ez zen aukeratua izan.
Erreferentziak
- Ane Irazabal. (2015-12-26). «Zuhaitzen sustraiek jandako hiria» Ortzadar (Noticias de Álava): 6. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).