Angiozar
Angiozar bailara Debagoiena eskualdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean, Elorrio (Bizkaia), Elgeta eta Arrasate mugakide dituelarik.
Angiozar | |
---|---|
![]() | |
![]() Angiozar auzoaren herrigunea. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bergara |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′47″N 2°28′17″W |
Garaiera | 281 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 272 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |

San Bixenti eliza barrutik
Zazpi auzok eta Angiozarko herriguneak osatzen dute bailara. Kaxkoa 300 metroko garaieran dago kokatuta. Bailarak, 2007an, 356 biztanle zituen.
1928 urteaz geroztik Bergarako udalerriko zati da, aurrez Elgetako parte izan zelarik.
Auzoan bertan taberna, eskola publikoa eta "Pagomendi" soziedadea daude.
Auzuneak
Hauexek dira Angiozarko herriguneaz gain herriak dituen beste zazpi auzuneak, bakoitzaren baseliza parentesi artean agertzen direla:
- Azkuneta (San Martin Tourskoa).
- Errekaldea (San Kristobal).
- Ma(r)inddao (Elexamendi).
- Partaitti edo Partegoiti (San Bizenti).
- Zabaletamendi (San Bartolome).
- Goimendi (San Miguel).
- Asentziomendi (Asentzio).
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
303 | 303 | 297 | 298 | 292 | 294 | 302 | 301 | 268 |
Angiozarren jaiotako pertsona ezagunak
- Jose Antonio Ugarte fraidea, euskal idazlea (1860-1935).[1]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Angiozar Bergarako udalaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Larrañaga, Patxi: Bergarako baserriak - Caseríos de Bergara. Auzoak-Barrios. Angiozar auzoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.