Angiluerreka
Angiluerreka elkartea Agoizko kultur, gazte, kirol, gastronomia eta olgetarako elkarte bat da.
1986. urtean sortu zen eta bederatzi kultur taldek osatzen dute: Agoizko Dantzari Taldeak, Agoizko Burrunba perkusio taldeak, Angiluerreka Fanfarreak, Irati antzerki taldeak, Angiluerrekako Gaitariek, Angiluerreka Txistulari Taldeak, Mendizale taldeak eta herri-kirol taldeak. Taldeok, guztira, 150 pertsona baino gehiago biltzen dituzte. Elkarte honetatik El Tuto herri aldizkaria ere kaleratzen da, zeina herriko etxe guztietara dohainik heltzen den.
Angiluerreka Elkarteak hainbat ekimen garrantzitsu burutzen ditu. Inauteriak kasu, zeinak Angiluerrekak berreskuratu zituen frankismoak utzitako urte gogorren ondoren. Baita San Isidroetako programazioaren zati handiena ere, hamahiru urte baino gehiagoz Jai Aurreko Astea antolatuz. Horren aipagarriak ez, baina aldi berean herrikoiak diren beste hainbat ekintza antolatzen ditu ere.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Angiluerrekaren webgunea