Angidi Chettiar

Angidi Verriah Chettiar (tamileraz: அங்கிடி செட்டியார்; Aruppukottai, Madurai, Tamil Nadu, Britainiar Raj, 1928ko apirilaren 29a - Port-Louis, 2010eko irailaren 15a) mauriziar politikaria izan zen. Maurizioko jarduneko presidentea izan zen 2002ko otsailaren 15etik 18ra.

Angidi Chettiar

Maurizioko presidente

2002ko otsailaren 15a - 2002ko otsailaren 18a
Cassam Uteem (en) Itzuli - Ariranga Pillay (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMadurai, 1928ko apirilaren 29a
Herrialdea Maurizio
HeriotzaPort Louis, 2010eko irailaren 15a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Alderdi politikoaLabour Party (en) Itzuli

Indian jaio eta Mauriziora hamar urterekin iritsi zen familiarekin. Maurizioko Alderdi Laboristako kide izan zen berrogeita hamar urtez. Parlamentuko kide izan zen luzaroan, eta Seewoosagur Rangoolamen gobernuko ministro izan zen.

Lehendakariorde izan zen 1997tik 2002ra. 2002ko otsailaren 15ean Cassam Uteem presidenteak dimisioa eman zuen eta Chettiar jarduneko presidente bihurtu zen. Hiru egun geroago dimisioa eman zuen, lege antiterrorista bat sinatzeari uko egin ondoren, musulmanekiko diskriminatzailetzat jo baitzuen.

2007an berriz ere lehendakariorde izendatu zuten.

Kanpo estekak

Biografia
Maurizio
Artikulu hau Maurizioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.