Angels & Demons (filma)
Ángels & Demons (euskaraz Aingeruak eta Deabruak) Estatu Batuak eta Hego Euskal Herrian maiatzaren 15ean estreinatutako filma da, Ipar Euskal Herrian berriz maiatzaren 13an estreinatu zen. 2000. urtean Dan Brownek idatzitako Angels & Demons liburuaren kontakizunean oinarrituta dago. Filma honen zuzendaria den Ron Howardek lehendik idazle berdinaren izenburu berdineko liburuan oinarritutako The Da Vinci Code ("Da Vinci kodea") filma ere zuzendua zuen. Liburuaren zaleek irrikaz itxaroten ari ziren honi zagokion bertsio zinematografikoa, hau azkenik 2009ko maiatzean estreinatu zelarik.[1]
Angels & Demons (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Hans Zimmerren filma | ||||
Egilea(k) | Hans Zimmer | |||
Argitaratze-data | 2009 | |||
Izenburua | Angels & Demons | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa alemana | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Italia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Honen izena darama | Aingeru eta Deabruak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | misteriozko zinema, krimenezko filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 146 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Angels & Demons (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Erroma, Long Beach, Los Angeles eta Apulia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Ron Howard | |||
Gidoigilea(k) | David Koepp Akiva Goldsman | |||
Antzezlea(k) | ||||
Tom Hanks (Robert Langdon (en) ![]() Ewan McGregor Ayelet Zurer (en) ![]() ![]() Stellan Skarsgård Pierfrancesco Favino Nikolaj Lie Kaas Armin Mueller-Stahl Victor Alfieri Thure Lindhardt (Lieutenant Chartrand (en) ![]() Carmen Argenziano Elya Baskin Curt Lowens Cosimo Fusco Emanuele Secci Alfred Molina Gino Conforti Rance Howard Steven Franken Thomas Morris (en) ![]() Kristof Konrad Ben Bela Böhm (en) ![]() Norbert Weisser Vincent De Paul August Wittgenstein (en) ![]() Slim Khezri (en) ![]() Jimmy Clabots Anna Katarina (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | John Calley (en) ![]() Brian Grazer | |||
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures Imagine Entertainment (en) ![]() Sony Pictures (en) ![]() | |||
Edizioa | Daniel P. Hanley (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Hans Zimmer | |||
Argazki-zuzendaria | Salvatore Totino | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Suitza | |||
Argumentu nagusia | terrorismoa | |||
sonypictures.com… | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Bideoa | YouTube | |||
Hans Zimmerren kronologia | ||||
|
Argudioa
Robert Langdon ikerlariak Illuminatiak izeneko aintzineko sekretuzko anaitasunaren izatearen froga aurkitzen du: historiako sekretuzko erakunde garrantzitsuena, hauek era berean bere izatea arriskuan jartzen duen mehatxu bati aurre egin beharrean daude: Eliza Katolikoa. Langdon Illuminatiak elizaren aurka antimateria lehergailu baten leherketa saikera baten bitartez azpilanetan dabiltzela ohartzen da, hortaz Erromara joan eta han Vittoria Vetra izeneko emakumezko italiar zientzialari eder eta misteriotsuarekin elkarlanean hasiko da.
Biak egun bakar bateko atsedenik gabeko bidaia batean barneratuko dira, itxitako kripta, katakunba arriskutsu eta katedrale bakartietan zehar, azkenean munduan den ganga sekretuenaren bihotzeraino ailegatu arte. Langdon eta Vetrak 400 urteko antzinakotasunak dituzten lorratzak jarraituko dituzte, hauek biziraupenaren itxaropen bakarra Vatikanoa bera dela agertzen dutelarik.
Antzezleak
- Tom Hanks, Robert Langdon irakaslearen paperean.
- Ayelet Zurer, Vittoria Vetra zientzialaria.
- Ewan McGregor, Patrick McKenna kamarlengoa, liburuan Carlo Ventresca.
- Pierfrancesco Favino, Ernesto Olivetti inspektorea.
- Stellan Skarsgård, Goardia Suitzarraren buru den Ritcher.
- Nikolaj Lie Kaas, Illuminatientzat lanean dabilela uste duen hiltzailea.
- Armin Mueller-Stahl, Strauss Kardinala, liburuan Mortati Kardinala.
Ikus gainera
- The Da Vinci Code ("Da Vinci kodea", 2006)
Kanpo estekak
- "Angel & Demons" filmaren Webgune Ofiziala. Ingeleraz
- filmaren fitxa IMDb-en
Erreferentziak
- Angels and Demons 2007ko otsailaren 19ko Internet Movie Database webgunearen datuak