Angelos Sikelianos

Angelos Sikelianos (grezieraz: Άγγελος Σικελιανός; Leukadia, Grezia, 1884ko martxoaren 28a - Atenas, Grezia, 1951ko ekainaren 19a) greziar poeta izan zen. Grezia modernoaren poetarik handienetakoa.

Angelos Sikelianos

Society of Greek Writers (en) Itzuli lehendakari

Bizitza
JaiotzaLeukada, 1884ko martxoaren 15a
Herrialdea Grezia
HeriotzaAtenas, 1951ko ekainaren 19a (67 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Eva Palmer-Sikelianos  (1907ko irailaren 9a -  1934)
Anna Sikelianou (en) Itzuli  (1940ko ekainaren 17a -  1951ko ekainaren 19a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNational and Kapodistrian University of Athens (en) Itzuli
(1900 - : zuzenbide
Hizkuntzakgreziera
greziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, dramagilea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
KidetzaNazio Askapenerako Frontea
Society of Greek Writers (en) Itzuli

IMDB: nm2901580 Musicbrainz: f098a719-3520-41af-90ca-fe838a64294b Find a Grave: 92082385 Edit the value on Wikidata

Biografia

Bere obran kristautasunaren eta doktrina orfikoen arteko sinkretismoaren erakarmena agertzen da, eta antzinako munduaren eta gaurkoaren arteko jarraipena aldarrikatzen du. Ideia horiek bultzaturik, 1930 inguruan batasun intelektuala lortzea helburu zuen nazioarteko arte-gune bat eratu zuen Delfosen. Olerkigintzan irudimen oparoa eta hizkuntzarekiko zaletasuna erakutsi zuen, izadiaren senarekin batera.

Angelos Sikelianosen etxea, Delfosen.

Olerki asko egin zituen, 1946-1947an "Bizitza lirikoa" izeneko hiru liburukitan bildu zituenak: "Bizitzaren atarikoa" (1915-1917); "Jainkoaren ama" (1917); "Hitzaldi delfikoa" (1927); "Poema akritikoak" (1942). Halaber, herrien ekintza eta jarduera kolektiboa goraipatzen duten antzerki-obrak idatzi zituen: "Arrosaren ditiranboa" (1932); "Sibila" (1940); "Dedalo Kretan" (1942); besteak beste.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.