Angel Rekalde
Angel Rekalde Goikoetxea (Tolosa, Gipuzkoa, 1957) Nabarralde erakundeko koordinatzailea da, soziologian eta zientzia politikoetan lizentziatua eta kazetaritzan doktore. Euskadi Ta Askatasuna erakundeko aktibista izan zen, eta 1981 eta 1999 urteen artean espetxean egon zen[1]. Zenbait liburu idatzi ditu, gehienak Txalaparta argitaletxearekin, Nafarroako historia edo Euskal Herriko errealitate politikoa bezalako gaien ingurukoak.
Angel Rekalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea doktoretza : kazetaritza |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta historialaria |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna Nabarralde |
Biografia
Nerabetan, herriko giro politizatuan, ETAn hasi zen militatzen 16 urterekin. 1975ean 17 urterekin preso hartu, baina hilabete batzuen buruan askatu zuten. Hurrengo urtean berriro atxilotu zuten Martuteneko espetxetik ihesaldi bat antolatzen ari zirela, eta Guardia Zibilak atxilotu zuen berriro, bederatzi egunez izan zutelarik inkomunikatuta. Tarte horretan jasotako torturak kontatu zituen Paco Etxeberria antropologoak zuzendutako eta Eusko Jaurlaritzak enkargatutako txostenerako[1].
Beste atxiloketa batzuen ondoren, klandestinitatera igaro zen. 1982an epaitu zuteneko epaiaren arabera[2][3], 1980ko otsailaeen 1ean Ispasterren izandako atentatuan egile gisa parte hartu zuen (sei guardia zibil eta bi etakide hil ziren ekintza hartan). 1981eko maiatzaren 11n, Gipuzkoako zenbait herritan egindako sarekadan, Guardia Zibilak atxilotu zuen Eibarren. Indar polizialen bertsioaren arabera, guardiei aurre egin zien Rekaldek eta tiroka erantzun zuten haiek; sabelean tiro zauriak zituela larri eraman zuten erietxera[4]. 1982an epaitu zuten Madrilgo Audientzia Nazionalean eta 162 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, hildako guardia bakoitzeko 27 urte[5].
Espetxean 1999. urtera arte egon zen Rekalde. Bertan hasi zituen kazetaritza ikasketak, eta berreuskaldundu ere egin zen. Bere lehen liburua ere espetxean zela idatzi zuen, 1990ean (Herrera. Prisión de guerra).
Libre zela aurkeztu zuen tesia eta egin zen doktore, eta 2005. urtean Nabarralden koordinatzaile gisa hasi zen.[1]
Argitalpenak eta ikerketa-lanak
- 2002. Rekalde,Angel eta Romaní Alfonso, Oriol. Los medios de comunicación social ante el fenómeno de las drogas: un análisis crítico. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Argitalpen Zerbitzu Nagusia. ISBN 8445718428.
- 2000. Doktorre tesia: Prensa y propaganda. El nacionalismo vasco en el país. La campaña electoral de marzo del 2000. Antecedentes. Zuz.: José María Larrea Múgica.Euskal herriko Unibertsitatea.
Erreferentziak
- Miranda, Jon. (2021-06-21). «Angel Rekalde Goikoetxea: «Ondarea desagertzeko bidean da»» Berria (Berria) (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
- (Gaztelaniaz) Conejero, Eduardo. (2015-04-17). «Heroes sin leyenda» heroes sin leyenda (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
- (Gaztelaniaz) País, El. (1982-06-25). «Juicio por el atentado de Ispáster, donde murieron 6 guardias civiles» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
- (Gaztelaniaz) Azua, Victorino Ruiz de. (1981-05-11). «Detenidos en Guipúzcoa 20 presuntos miembros y colaboradores de ETAm» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).
- (Gaztelaniaz) Sur, Europa. (2021-10-20). «La herida de ETA sigue abierta» Europa Sur (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).