Àngel Guimerà
Àngel Guimerà i Jorge (Santa Cruz Tenerifekoa, 1845eko maiatzaren 6a - Bartzelona, 1924ko uztailaren 18a) espainiako antzerkigilea izan zen.
Àngel Guimerà | |
---|---|
(1894) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Cruz Tenerifekoa, 1845eko maiatzaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1924ko uztailaren 18a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, poeta, politikaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila Jove Catalunya (en) |
| |
Kataluniako renaixença antzerkigile nagusia izan zen, eta nazioartean ezagunena. Eragin erromantikoa antzematen zaio bere lanetan, Victor Hugoren eta Shakespeareren bidetik. Gai historikoak erabiltzen ditu sarri, lehen lanetan batez ere, nahikoa era librean bada ere. Horren erakusgarri dira Mar i cel (1888) eta Rei i monjo (1890) antzerki-lanak. 1890az gero, bertsoa utzi eta hitz lauz idazten hasi zen, eta Erdi Aroko gai historikoaren ordez Kataluniako arazoak, era mitiko batean, hartu zituen oinarritzat. Garai horretakoa da Guimeràren lan nagusia, Terra Baixa (1897). Guimeràrenak dira halaber: María Rosa (1894) eta La filla del mar (1900).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Àngel Guimerà |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.