Angel Bassols Batalla

Angel Bassols Batalla (Mexiko Hiria, 1925eko otsailaren 7-Guadalajara, Jalisco, 2012ko otsailaren 14) itzultzaile, narratzaile eta saiakera-egile mexikarra. Aita Narciso Bassols abokatua izan zen.

Angel Bassols Batalla
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1925eko otsailaren 7a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaGuadalajara, 2012ko otsailaren 14a (87 urte)
Jarduerak
Jarduerakgeografoa eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa

Biografia

Geografia ekonomikoa ikasi zuen Moskuko Lomonosov Unibertsitatean eta Renneseko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa. Nazio Batuetako Erakundeko itzultzaile izan da, eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Filosofia eta Letra Fakultateko irakasle. 1983. urteaz geroztik Posición aldizkariko zuzendari izan zen.Veinticinco años en la geografía mexicana (Hogeita bost urte Mexikoko geografian) antologia argitaratu zuen 1985ean. Ipuin-liburuen artean aipatzekoak ditu: Cinco años en la URSS (1950, Bost urte SESBen), Caravana de hombres libres (1951, Gizon libreen karabana), Hasta pronto compañeros (1951, Laster arte adiskideak), Relatos mexicanos (1954, Kontakizun mexikarrak), Mi teniente Ambrosio y otros relatos (1960, Anbrosio tenientea eta beste kontakizun batzuk). Saiakera-liburuen artean hauek ditu nagusiak: Viajes geográficos en Europa (1965, Bidaia geografikoak Europan), Diversidad regional, regiones económicas y regiones agrícolas de México (1972, Mexikoko eskualde-aniztasuna, eskualde ekonomikoak eta nekazari-eskualdeak), Realidades y problemas de la geografía en México (1985, Geografiaren errealitateak eta arazoak Mexikon), El desarrollo regional en México: teoría y práctica (1992, Mexikoko eskualdeen bilakaera: teoria eta praktika).

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.