Angel Bados
Angel Bados Iparraguirre (Olatzagutia, 1945) nafar eskultore eta arte irakaslea da. Arte Plastikoen Espainiako Saria jaso zuen 2018an.[1]
Angel Bados | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Olatzagutia, 1945 (78/79 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
1969-1973 bitartean Madrilgo Arte Ederretako Eskolan ikasi ondoren, Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen irakasle lanetan. Han egin zuen bakarkako lehen erakusketa, 1975ean. Nafarroako Foru Aldundiaren beka bati esker, 1976 eta 1977an Italian eta Ingalaterran egon zen. Bilbora aldatu zen, eta handik egin zuen artista eta irakasle bidearen parterik handiena.[1]
Euskal Eskultura Berria mugimenduan kokatu zuten kritikariek 1980ko hamarkadan, Txomin Badiola, Pello Irazu, María Luisa Fernández eta Juan Luis Morazarekin batera, eta Oteizaren eta Txillidaren osteko euskal artegintzako izen nagusietariko bat izan zen.[2] Mugimenduko kide ia denekin egin zuen bat Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean irakasle hasi zenean. Artelekun ere aritu zen 1994-1998ko epean, Badiolarekin batera, eta Itziar Okariz, Jon Mikel Euba, Ana Laura Alaez, Sergio Prego eta besteren obra gainbegiratu zuen.[1]
Erreferentziak
- Gurrutxaga Uranga, Amagoia. Sortzaile eta maisu aldi berean. Berria egunkaria, 2018ko irailak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
- Astiz, Iñigo. Angel Bados: «Sinboloei buruak moztu dizkiegu, eta harro gaude». Berria egunkaria, 2017ko urriak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Rueda Pardo, Sonia Angel Bados Iparraguirre, Auñamendi Entziklopedia [on line], 2019, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus