Angel Armendariz

Angel Armendariz Gutierrez (Donostia, 1954)[1] donostiar arkeologoa da, historiaurrean doktorea eta Kantabriako Unibertsitateko Filosofia eta Letren fakultatean irakasle izandakoa.

Angel Armendariz
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Enplegatzailea(k)Kantabriako Unibertsitatea

Jarduera akademikoa eta profesionala

Historiaurrean eta Arkeologian lizentziatua eta Historiaurrean doktorea. Euskal Herriko Unibertsitatean dotoretze titulua irabazi zuen 1992. urtean "Las cuevas sepulcrales del País Vasco" tesiarekin[2]. Bere zuzendaria Ignacio Barandiarán Maestu izan zen. 1999ko abendutik, Kantabriako Unibertsitateko Historiaurreko irakasle titularra izan zen. 1985ean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko departamentukoa zen. 1990-1993an indusketatan parte hartu zuen, besteak beste, Mutrikuko Langatxo Jesus Altunarekin, eta Munibe aldizkarian idatzi zuen.

Gipuzkoako karta Arkeologikoaren hiru zenbakitan lan egin zuen: 1982koa, aztarnategiei buruz[3] 1990ekoa, megalitoei buruzkoa[4] eta 1995ekoa, kobei buruzkoa[5].

Bere ikerketa-ildo nagusiak Kantauriko arkeologia eta Ekialde Hurbileko lehen nekazari-gizartea eta hileta-arkeologia[oh 1] aztertzea izan dira. Ildo horretatik, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, berrienak hauek: "Nekazari-gizarteen jatorria Kantauri aldean" (CSIC, 2000-2002) eta "Historiaurreko ikerketen Aizkorri Proiektua" (Gipuzkoako Foru Aldundia eta J. M. Barandiaran Fundazioa, 1983-2001), non ikertzaile nagusi gisa jardun baitzuen[6].

2023an, Nature aldizkari prestigiotsuan, beste ikerlari batzuekin batera, San Juan ante Portam Latinam aztarnategiko hezurduren inguruko ikerketa argitaratu zuen.

Argitalpenak

Bakarka zein elkarlanean egindako hainbat argitalpen lanetan parte hartu du. Hemen lagin bat:

Azken urteetako artikuluak

Liburuak

  • 1996. Juan Carlos Jiménez de Aberasturi Corta (zuz.), Angel Armendáriz Gutiérrez (egile.). Errenteriako historia. Errenteria : Errenteriako Udala. ISBN: 8492139404.
  • 1995. Euskal Herriko historiaurreko ehorzketa mundua. Bilbo : Mensajero, ISBN: 8427119372.
  • 1988. Euskal Herriko dolmenak. Donostia : Kriselu, ISBN: 8477280908.

Oharrak

  1. Hildakoek utzi dituzten aztarna materialak (hilobiak, hilobiratze-ostilamenduak, etab.) ikertzen duen arkeologiaren partea.

Erreferentziak

  1. «Angel Armendariz | Universidad de Cantabria - Academia.edu» unican.academia.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. «Dialnet Métricas - Armendáriz Gutiérrez, Angel» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  3. Altuna, Jesús, ed. (1982). Carta Arqueológica de Guipúzcoa. Aranzadi Zientzia Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  4. Altuna, Jesús, ed. (1990). Carta Arqueológica de Gipuzkoa. I. Megalitos. Aranzadi Zientzia Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  5. Altuna, Jesús, ed. (1995). Carta Arqueológica de Gipuzkoa. II. Cuevas. Aranzadi Zientzia Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  6. «Armendáriz Gutiérrez, Ángel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.