Angel Agirretxe

Angel Agirretxe Goikoetxea (Bilbo, 1905eko irailaren 20a - Donibane Lohizune, 1958ko azaroaren 11a) euskal abertzale, jeltzale eta mediku bat izan zen.

Angel Agirretxe
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1905eko irailaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune, 1958ko azaroaren 11 (53 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta medikua
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Jagi-Jagi (1932)

Gaztarotik EAJ alderdiko kide, Bilboko Eusko Gaztediko idazkaria, Aberri aldizkariaren argitaratzailea eta Bizkai Buru Batzarreko kidea iza zen. Jagi-Jagi erakundeko kidea ere izan zen.

1936ko Gerra Zibila hastean, Euskal Gudarosteko kide izan zen, ondoren Lenago Il bataloiaren lehenbiziko komandantea izateko. Bilbo frankisten esku erortzean, La Roseraieko ospitaleko mediku taldeko kidea izan zen.

Bigarren Mundu Gerran, Frantzia Askearen gudarostean izen eman eta gerra komandante mediku gisa amaitu zuen.

1952an Bidarte udalerrian, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zela, omenaldi bat eskeini zitzaion.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.