Angélique Kidjo

Angélique Kpasseloko Hinto Hounsinou Kandjo Manta Zogbin Kidjo, Angélique Kidjo izenaz ezaguna, (Ouidah, 1960ko uztailaren 14a) benindar abeslaria da. Arrakasta handia lortu du nazioartean. Txikitatik izan du antzerki- eta folklore-mundua ezagutzeko aukera, gurasoek horretan lan egin zutelako. Gazterik hasi zen etxekoekin Mendebaldeko abesti famatuak Beningo moduetara moldatzen, eta fon hizkuntzan kantatzen. Hogeita hiru urte zituela, Parisa alde egin behar izan zuen Beningo gertakari politikoen ondorioz. Jazz musika ikasi zuen Parisen, eta Jasper Vant Hoof holandar pianista ezagutu zuen han. Pianista horrek Pili Pili musika-taldean parte hartzeko gonbita egin zion. Talde horrekin, Hoomba Hoomba (1985) diskoa grabatu zuen, eta baita beste hauek ere: Jakko (1987), Mama Rosa (1988) eta Hotel Babo (1990). Bere izenpean grabatu duen lehen diskoa Pretty (1988) izan da. Disko horretako Ninive kantak arrakasta handia izan du Erdialdeko Afrikan. Beste disko batzuk dira: Parakou (1989), Logozo (1991), Ayé (1994), Fifa (1996) eta Oremi (1998).

Angélique Kidjo

(2023)

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

2002 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAngélique Kpasseloko Hinto Hounsinou Kandjo Manta Zogbin Kidjo
JaiotzaOuidah (en) Itzuli, 1960ko uztailaren 14a (63 urte)
Herrialdea Benin
 Frantzia
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzajorubera
Fonera
Familia
AmaYvonne Kidjo
Ezkontidea(k)Jean Hébrail  (1987 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Fonera
jorubera
Gen hizkuntza
frantsesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, jazz singer (en) Itzuli, idazlea, koreografoa, aktorea, egile abeslaria eta estudioko musikaria
Enplegatzailea(k)Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Carmen Kidjo
Genero artistikoajazza
zouk (en) Itzuli
gospela
Latinoamerikako musika
world musica
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaIsland Records

kidjo.com
IMDB: nm0452300 Allocine: 151337
Facebook: angeliquekidjo Twitter: angeliquekidjo MySpace: angeliquekidjo Youtube: UCminozacV4jDfaQohcSFyCQ TikTok: angelique_kidjo Spotify: 51qUDJb5AtQX6jIL4VJx6M iTunes: 468296 Last fm: Angélique+Kidjo Musicbrainz: 80fe34d0-6b4f-4ccd-81c3-281ab37f0451 Songkick: 338531 Discogs: 465865 Allmusic: mn0000040879 Deezer: 6165 Edit the value on Wikidata

Diskografia

  • 1981 : Pretty
  • 1990 : Parakou
  • 1991 : Logozo
  • 1994 : Ayé
  • 1996 : Fifa
  • 1998 : Oremi
  • 2001 : Keep On Moving: The Best Of Angelique Kidjo
  • 2002 : Black Ivory Soul
  • 2004 : Oyaya!
  • 2007 : Djin Djin
  • 2010 : Õÿö
  • 2012 : Spirit Rising (Live)
  • 2014 : EVE
  • 2015 : Sings (Luxemburgeko Orkestra Filarmonikoarekin batera)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angélique Kidjo Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.