Anfisa Ageieva
Anfisa Maksimovna Ageieva[1] (errusieraz: Анфиса Максимовна Агеева, samieraz: Anfisa Agejeva), jaiotzez Zakharova (errusieraz: Захарова, samieraz: Zakharova; Kaniovka, Murmansk oblasta, 1952ko otsailaren 12a), sami jatorriko errusiar abeslari, idazle eta kultura aktibista da, Domna Khomiuk idazle eta musikariaren ahizpa[2].
Anfisa Ageieva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1952ko otsailaren 12a (72 urte) |
Talde etnikoa | Kildin Saami (en) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Bizitza
1952an jaio zen Kaniovka (Koarrdõgk) herrian[2]. Bere gurasoak Maksim Zakharov (1919-1984)[3] eta Maria Zakharova (1922-2008)[4] elur-oreintzainak ziren. Guztira 9 seme-alaba izan zituzten[5][6].
1962an, Sobietar Batasunak bizi ziren lekutik gertu Serebrianskaia zentral hidroelektrikoa eraikitzea erabaki zuen. Horretarako, Koarrdõgk (Voronia) ibaia presa egin behar izan zuten. Kaniovka herri osoa desagertu zenez, familia Lovozero herrira joan zen bizitzera[6][7].
Luvvt herri-musika Ageievaren bizitzaren parte izan da jaio zenetik. Bere amak eta amonak luvvt abestu zuten[6][8]. Ama Lujavvr eta Ojar taldeetako kidea zen[4][8][9].
Urteetan zehar, Ageievak hainbat aldiz luvvt abestu zuen Sami Sari Nagusiko yoik kategorian, bai bakarrik eta baita Domna Khomiuk ahizparekin ere. 2001ean, lehen aldiz parte hartu zuen lehiaketan Meleš abestiarekin[10]. Urte batzuk geroago, Duottar abestia kategoria berean abestu zuen, oraingoan ahizparekin batera[10].
Luvvt abesteaz gain, Ageievak eta bere ahizpak abestiak bildu eta grabatzen dituzte[6].
Liburuak
- Hiztegiak
- Aleksandra Antonova. Са̄мь-рӯшш са̄ннҍнэххьк / Саамско-Русский словарь (editore gisa, Semion Galkin, Domna Khomiuk eta Elisabeth Schellerrekin batera, 2014)
- Itzulpenak
- Ivan Matriokhin. Вӣллькесь пуаз (2007)
- Same: 100 mennesker i Sápmi/100 people in Sápmi/100 olbmo Sámis (2019)
- Вуэјјтэм Пе̄ййв (2021)
Diskografia
- 2001: Sami Grand Prix 2001
- 2003: Sami Grand Prix 2003 (Domna Khomiukekin batera)
- 2005: Davvi Jienat - Northern Voices
- 2007: Sami Grand Prix '07
- 2013: Sámi Grand Prix 2013
- 2014: Сборник саамских песен
- 2015: Сборник саамских сказок
- 2017: Богатырь Ляйне
- 2019: Sámi Grand Prix 2019 (Domna Khomiukekin batera)
Erreferentziak
- 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Errusieraz) Альманах саамской литературы. Москва: Живое слово (argitaratze data: 2019), 226-227 or. ISBN 978-5-4489-0229-1. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Errusieraz) «Захаров Максим (1919 – 1984)» Страна героев jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-08-07) (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Errusieraz) «Захарова Мария (1922–2008)» Страна героев jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-08-07) (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Errusieraz) Наумова, Светлана. «Сохрани очаг свой» Мурманский вестник 2012-02-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Errusieraz) Дежкина, Галина. «В Мончегорске прошел вечер «Маленький народ Большого Севера»» Хибины 2016-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Ingelesez) Mustonen, Tero. (2020). «Waters of Health 2020 – Season 1 Report» Snowchange Cooperative (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Samieraz) Anti, Kila. «Leudejeaddjit lassánit» Ávvir 2018-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Errusieraz) «История саамской семьи в летописи Великой Отечественной войны» Министерство внутренней политики Мурманской области 2020-05-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- (Norvegieraz [bokmål]) Hætta, Wenche Marie. «Hvem-Hva-Når om Sámi Grand Prix» NRK 2007-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).